Azken eguneratzea: 2013/11/04

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek EUSKAL MERKATARITZAREN XV. TOPAKETA antolatu dute azaroaren 5etik 30era

Bezeroaren alde apustu egitea lehiakortasun abantaila bat da Euskal Merkataritzaren Topaketaren asmoa da merkataritzaren sektorea prestatu eta dinamizatzeko foro izatea

Bilbon, 2013ko azaroaren 5ean. Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek EUSKAL MERKATARITZAREN XV. TOPAKETA antolatu dute azaroaren 5etik 30era, helburutzat harturik merkataritza sektoreko kontzeptu, joera nahiz praktika berritzaileak ezagutaraztea.

Goiburutzat harturik “GURE MERKATARITZAK BEZEROAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DU” leloa, merkataritza arloko enpresariei adierazi nahi zaie beharrezkoa dutela -kontsumitzaileak estimatzen dituen balore berriak gailendu diren garai berri hauetan- bezeroarenganako orientazio argia izatea eta sormena garatzea, balizko bezeroak proaktiboki bilatuz eta lehendik dituztenak leialduz.

Merkataritzaren XV. Topaketa azaroaren 5ean aurkeztuko da Bilbon. Jardunaldi horren ostean prestakuntza praktiko eta espezializatuko tailerrak egingo dira Euskal Herriko hainbat herritan, Merkataritzako Dinamizazio Bulegoen, Merkatari Elkarteen eta Euskal Autonomia Erkidego osoko Udalen laguntzaz.

Topaketaren aurkezpenean parte hartuko dute José Ángel Corresek, Eusko Ganberen eta Bilboko Ganberaren presidenteak eta Jon Andoni Zaratek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariak. Ondoren, David Monterok, Marketin eta Salmenta arloetako adituak, hitzaldi bat emango du izenburu honekin: “Bezeroarenganako orientazioa abantaila lehiakor, sostengarri eta arrakastatsu gisa”, hain zuzen ere saltoki batek gainerakoengandik bereizi nahi badu ezinbestekoa baitu bezeroaren erosketa esperientzia zaintzea. Eta esperientzia hori ez da elikatzen soilik bezeroari arreta egokia emanez, marketin esperientziala ere landu behar baita.

Bestalde, programatutako tailerrak lau astetan zehar egingo dira hiru lurralde historikoetan, merkataritza arloko enpresari guztiek aukera izan dezaten merkataritza jardueraren alderdi desberdinei buruzko joerak, teknikak eta esperientzia praktikoak ezagutzeko, eta bide horretatik, aurrera egiteko profesionalizazioan nahiz bezeroak erakartzeko/leialtzeko prozesuan.

Jorratuko diren gaiak era askotakoak diren arren, eduki guztiak bezeroekin loturik egongo dira. Teknika berriak irakatsiko dira bezeroak bilatzeko, ezagutzeko eta produktu erakargarriak eskaintzeko salmenta puntuan, sarean, mailing bidez edo sare sozialetan.

Topaketaren aurkezpen ekitaldia BBK Aretoan izango da, Bilboko Kale Nagusiko 19 zenbakian. Izen-ematea doakoa da. Merkataritza Ganberetako webguneetan aurkituko duzu informazio gehiago.

www.camarabilbao.com

www.camaradealava.com

www.camaragipuzkoa.com