Azken eguneratzea: 2013/07/23

Surfing Euskadi Basque Country, Junior Mailako Munduko Surf Txapelketaren babesle Sopela Pro Junior

Eusko Jaurlaritzak gaurtik uztailaren 28ra Sopelan egingo den txapelketa lagunduko du, euskal kostaldearen sustapen turistikoa bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Sopela Pro Junior Munduko Txapelketa babestuko du SURFING EUSKADI BASQUE COUNTRY markaren bidez, euskal kostaldearen sustapen turistikoa bultzatzeko; izan ere, ospe handiko proba da Europako eta munduko zirkuituan, antolakuntzaren eta ikusgarritasunaren maila eta gaurtik uztailaren 28ra bilduko den ikusle-kopurua direla eta.

Zirkuituak kontinente guztiak zeharkatzen ditu urtebetean, junior mailako (21 urtez azpiko) munduko surflari onenek parte hartzen dutela. Sopela Europako etaparen barruan dago eta, hain zuzen ere, Europakoa bihurtu da zirkuituaren zatirik garrantzitsuena azken urteetan, bai txapelketa-kopuruagatik, bai txapelketon mailagatik.

Iragan urteko edizioa izen-emate gehien jaso zituen zirkuituko proba izan zen, 184 guztira, zirkuituko erakargarrienetako bat denaren seinale. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren babesa jasoko du probak, Surfing Euskadi produktua bultzatzeko; alegia, Euskadi surfean egiteko helburu turistiko gisa bereiztea, zerbitzu turistiko integratuak eskainita eta surfean egiteko helburu liderren eta aitzindarien artean kokatuta.

Horretarako, Surfing Euskadi Basque Country claimingak ipiniko dira publizitate- eta komunikazio-euskarri guztietan:

 

http://aspeurope.com/sopelana2013/

 SURFING EUSKADI PRODUKTUA

Surfing Euskadi itsasoan eta surfari lotutako kirol-jardueran espezializatutako eremu turistikoan eta aisialdiko eremuan egonaldi aktiboa egiteko asmoz euskal kostaldera datozen bisitariei zuzendutako produktu turistikoa da.

Surfing Euskadi -ren xedea euskal kostaldean surfari lotutako turismoa garatu eta sustatzea da, segurtasun, konfort, profesionaltasun eta higiene arloetan baldintza onenak eta surfaren inguruko esperientzia sorta zabalena eskainiz. Hori lortzeko, eredu turistiko berri bat behar da, surfari lotutako turismo-sektore pribatuaren eta publikoaren erreferentzia-esparrua zehazteko eta Euskadiko surfari lotutako politika turistikoaren helburuak eta zuzentarauak antolatzeko:

Helburuak

  • Euskadi surfean egiteko helburu turistiko gisa bereiztea, zerbitzu turistiko integratuak eskainita eta surfean egiteko helburu liderren eta aitzindarien artean kokatuta.
  • Euskadiko oraingo surf-eskaintza egituratzea.
  • Kalitatezko produktua sortzea, beste herrialde batzuetako surf-eskaintzatik bereizita eta gogobeteko esperientzia bermatuta.
  • Administrazio publikoen eta surfari lotutako turismoan diharduten Euskadiko enpresen lankidetza- eta inplikazio-bitartekoa izatea.

Junior mailako Munduko Surf Txapelketan Surfing Euskadi Basque Country marka hainbat publizitate- eta komunikazio-euskarritan ikusi ahalko da:

 

-                Publizitate-elementuak lehia-eremuan (bai itsasoan, bai hondartzan) eta Sopelan bertan.

-                EHSF / ASP EUROPE / ASP WORLD elkarteen web ofizialetan agertzea.

-                Aipamenak eta/edo iragarki laburrak megafonian.

-                Publizitatea idatzizko komunikabideetan. Prentsan, aldizkari espezializatuetan, etab.

-                Publizitatea irrati-komunikabideetan.

-                Publizitatea surfari buruzko telesaioetan.

-                Txapelketa iragartzen duten euskarri grafikoetan agertzea. Gutxienez koloretako 700 kartel egin dira, euskal kostalde osoan eta Espainiako nahiz Frantziako hainbat lekutan ipini direnak. (400 puntu baino gehiago 40tik gora herritan).

-                Publizitatea saltzeko merchandisingean eta uniforme ofizialean.

-                Publizitatea balizko laburpen-bideoan.