Azken eguneratzea: 2013/03/12

Aurreko astean Euskadira etorritako delegazio txinarrak jomugarekiko interes handia erakutsi zuen

Kantonetik etorritako delegazio txinarrak bost egunetako bidaia egin zuen euskal hiru hiriburuetara eta Arabako Errioxara eta harreman komertzialak izan zituen Euskadiko turismo enpresariekin.

Bidaia Basquetour eta Turkish Airlines-en arteko elkarkidetzari esker egin zen, Bilbo eta Istanbulen arteko hegaldi berrien bidez urrutiko merkatuetako bidaiariak erakartzeko helburuarekin.

Kazetari eta bidai-eragile txinarrek oso gustokoa ikusi zituzten hirietako eskaintza, arkitektura eta Arabako Errioxako upeltegien diseinua, baita euskal gastronomia eta pilota ere.

Aurreko astean Kantonetik Euskadira, Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-en bidez, antolatutako turismo bidai komertzialean etorri zen delegazio txinarrak jomugarekiko interes handia erakutsi zuen.

Bidaiaren helburua euskal turismoaren eskaintza ezaguteraztea zen, ondoren, parte hartu zuten kazetariek eta bidai-eragileek euren herrian sustatu dezaten, eta hain zuzen ere, Kantonen,  Txinako biztanleri gehieneko herrialdea eta aberatsenetarikoa dena.

11 lagunez osotutako taldeak Euskadi ezagutu zuen Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak eta Turkish Airlines-ek Bilbo eta Istanbulen arteko hegaldi berrien bidez urrutiko merkatuetako bidaiariak erakartzeko helburuarekin duten elkarkidetzari esker.

Bidaian zehar, txinarrek hiru hiriburuetako eta Arabako Errioxako baliabide erakargarrienak bisitatu zituzten, pintxo tailer batean eta euskal pilotari lotutako ekintza batean parte hartu zuten eta sagardotegi bat bisitatu zuten. Honez gain, bidai-eragile txinarrek bilera komertzialak izan zituzten euskal hoteletako arduradunekin gure ostatuen eskaintza ezagutzeko asmoarekin

Bidaian zehar, bisitariek interes handia erakutsi zuten arkitektura, Arabako Errioxako upeltegien diseinua, euskal gastronomia eta pilotarekiko eta baita, hiritar kutsua eta modernoa den guztiarekiko. Aldi berean, euren ustez, euskal gastronomia eta Kantonekoaren artean dagoen antzekotasuna goraipatu zuten.

Merkatu txinarra Euskadirentzako interesgarria da merkatu berri gisa, munduko handiena delako biztanleriaren aldetik eta bere ekonomia erritmo onean hazten ari delako.  Bere per capita errentak %8,4 gora egin zuen 2011 eta 2012 bitartean eta errenten eta soldaten igoera bizkortzaileak gizarte-maila ertainaren kontsumoa eta bidaiak suspertzen ditu (kanpora ateratzen den turismo txinarrak urteko %20ko igoerarako joera izan du azken hamarkadan).

Gainera, 2011ko azken hilebeteetan martxan jarri zen gobernu plangintza baten arabera langileei oporrak ordaintzen zaizkie eta bestetik, aire-lotura handiagoa dago kostuen murrizketa handiagorekin eta hegaldi laburragoekin eta aldi berean, hegaldiak sarriago eta gehiago daude. Gaur egun, Europa Txinarekin eta, aldi beean, Euskadirekin hegaldi zuzena duten hiriekin lotura eskaitzen duten aire-konpainiak honako hauek dira: Lufthansa, Frankfurt eta Munich-en bidez; Air-France, Parisetik; Turkish Airlines, Istanbuletik eta British Airways, Londresetik.

Europara bisitan datorren den txinarraren profila unibertsitatean ikasitakoa eta gaztea den pertsonarena da. %65, 25 eta 45 urte bitartean dago eta %21 adin hortik behera. Jomugen kultur ondareaz eta moda, diseinu eta markadun produktuak erosteaz dute interes gehien. Euren bidaietan segurtasuna, errespetua eta zerbitzu ona eskatzen dute.

  

Bilbon, 2013ko martxoak 12