Eusko Jaurlaritzako faktura elektronikoaren (e-Faktura) proiektua

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Ogasuna eta Ekonomia
Organoa:
Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Faktura elektronikoak kudeatzeko antolakuntza-eredu berria diseinatzea
  • EJ Sustatzailearentzako Intranet eta Internet frontala ekoizpenean ezartzea
  • Sistema horizontal eta bertikalekin bategiteko eskakizunak identifikatzea
  • Oinarrizko integrazio horizontalerako eskakizunak aztertu, diseinatu, garatu eta ezartzea
  • Bezero eta hornitzaileekin pilotua - Zerbitzua abian jartzea
  • Faktura elektronikoaren Plataforma eta zerbitzua zabaldu eta sustatzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Eusko Jaurlaritzan, fakturazio elektronikoaren zerbitzua abian jarri. EJIEn dagoen ekoizpeneko fakturazio elektronikoko plataformatik abiatuta, proiektuak bezero eta hornitzaileentzat fakturazio elektronikoko zerbitzu berri bat zehaztu, konfiguratu eta ezarri nahi du Erakunde Berri batentzat. Ikuspuntu horretatik, Erakunde Sustatzaile berriak abian jartzeko prozedura tekniko eta funtzionalak ezarriko ditu, eta zehazten diren antolakuntza-, trebakuntza- eta integrazio-premiak eta premia teknikoak garatuko ditu.

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa
  • Sail askoren arteko proiektu erkideak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/03 - 2011/01/30

Azken aldaketako data: