Open Data Euskadiren bilakaera

Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Datu publikoak argitaratzea, hirugarrenek erabil ditzaten, dela balio ekonomikoa sortzeko, dela gizarte‐balioa sortzeko, dela Administrazioarekiko gardentasuna sortzeko.

• Zerbitzu berritzaileak eskaintzeko datu publikoak erabiliko dituen Internet bidezko

hedabide‐sektorea sortzen laguntzea.

• 2.000 datu‐multzo argitaratzea lortzea.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013).

 

Eremua

OPEN DATA EUSKADI zerbitzua 2009ko abenduaren 29ko Akordioaren bidez gauzatu zen. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak datu publikoak irekitzeko proiektu bat abian jartzeko agindua eman zuen, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legeari lotuta. Haren irismena eta helburuak arlo ekonomikoa baino harago doaz, eta gaur egungo Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Gobernu Irekiaren ereduaren ekimen esanguratsuenetako bat da. Datu ireki guztiak eskuratzeko, atarira jo daiteke.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Parte-hartzaileak eta eragileak

Sail guztiak, erakunde autonomoak eta, hala bada, euskal sektore publiko osoa.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2015/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Eguraldi datuak Amaituta
Estatistika datuak Amaituta
Geografia datuak Amaituta
Turismo baliabideak Amaituta
Prozedura administratiboak: kontratazioak, laguntzak, etb. Amaituta
Hizkuntza baliabideak Amaituta
Ingurumenari buruzko geografia datuak Amaituta
Trafiko gertakariak Amaituta
Euskadin enpresa jarduera bat egiteko beharrezkoak diren prozedura eta tramiteak Amaituta
Datu berrerabiltzaileekin komunikazioa indartu: blog + twitter Amaituta
Lan egutegiak Amaituta
Gerrate zibila eta frankismo garaiko hildakoen zerrenda Amaituta
Hilkortasun atlasa Amaituta
Hauteskundeen emaitzak Amaituta
Etxebidek alokatzeko eta erosteko jartzen dituen babestutako etxebizitzen sustapenak Amaituta
Gazteentzako Informazio Zerbitzua Euskadin Amaituta
Osasun kokapenak Amaituta
Euskadi.net-eko albisteak eta prentsa-oharrak Amaituta
Eusko Jaurlaritzaren antolaketari buruzko datuak Amaituta
Elkarteen eta Fundazioen erregistroa Amaituta
EAEko aurrekontuak Amaituta
Euskadi.net atari-sarearen sarbide estatistikak Amaituta
Euskal Autonomia Erkidegoko kultura jarduera eta ekitaldien agenda Amaituta
Euskadiko garraio-sare publikoari buruzko ordutegiak, geralekuak, denbora, kostua, etb. Amaituta
Irekia atariko berriak Amaituta
Euskadiko Sektore Publikoko Web-atarien Direktorioa Amaituta
Euskadiko Sektore Publikoak eskaintzen dituen Zerbitzu, Prozedura eta Izapide Elektronikoen Katalogoa Amaituta
Igorpen eta jatorri kutsagarrien Euskal Erregistroa (EPER / E-PRTR) Amaituta
Lur Entziklopedia Tematikoa eta Hiztegi Entziklopedikoa Amaituta
Datu geografiko berrien publikazioa eta birrantolaketa Amaituta
Euskadiko Erakundeen kargu eta ordezkariak (Komunikazio Gida) Amaituta
Ikerbide: Euskadiren koiunturari buruzko estatistika garrantzitsuenak Amaituta
Euskadiko erakundeak (komunikazio Gida) Amaituta
Lan egutegia iCal fomatuan Amaituta

Azken aldaketako data: