Argitalpen-data: 2017/06/22

Basauriko udalerriko Sarratun erosketako sustapenean izen emateko epea irekiko da 2017ko ekainaren 26a eta uztailaren 10a bitartean

IRAGARKIA

Ekainaren 23an Basauriko udalerriko Sarratun 65 babes ofizialeko etxebizitza sustapena erosketan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Etxebizitza horietatik 12 esleipen-prozedura orokorretik kanpo utziko dira, birkokapenetarako, Basauriko Udalak horrela eskatuta.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu: 

  • Diru-sarrerak: 2015. urtean, 9.000 euro (gutxieneko muga) eta 39.000 euro (gehieneko muga) arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea. 
  • Errolda: eskaerako titular izango den batek Basauriko udalerrian 2 urtez erroldatuta egon dela egiaztatu beharko du. 
  • Udalerria: izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Basauri izan beharko da. 
  • Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea ezingo da bost kide baino gehiagokoa izan.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2017ko ekainaren 26a eta uztailaren 10a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 - Bilbao.
  • Aurrez aurre:
    • Zuzenean - Kale Nagusia 85, 48011 - Bilbao.
    • BIDEBI BASAURI (Hirigintza eta Etxebizitza Gaietako Sozietate Publikoa) Lehendakari Agirre 61, behea, 48970 – BASAURI.

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.