Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren metodologia-fitxa - EEEE


IDENTIFIKAZIOA

Eragiketaren izandapena:

 Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika (EEEE)

Eragiketa-kodea:

 122411 (Euskal Estatistika-Plana)

 Erakunde arduraduna:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

 Maiztasuna:

 Hilerokoa

 Eragiketa-mota:

 Zentsua

Metodologia datuen jatorriaren arabera:

 Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galde-sorta berariazkoen bidez

 

itzuli

HELBURUAK

Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren helburu nagusia da ezagutzea zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen edo botatzen den EAEn. Etxebizitza politikaren segimendu-adierazleen sistemak eskaintzen duen oinarrizko informazio-iturria da.

Operazio horrek bereziki atal hauek garatzen ditu:

1. Udalek emandako obra handiko baimenak ikusita, asmoa da hauen berri izatea: obraren ezaugarri nagusiak (oin berria, birgaitzea edo eraispena), eraikinaren erabilera eta zenbat etxebizitzari eragingo dion.

2. Kuantifikatzea alokairuko etxebizitzen udal parkea, eta araubide mota eta parkearen okupazioa jakitea.

3. Kuantifikatzea udalek sustapen publikoko etxebizitzetarako eskuratzen duten lurzorua.


itzuli
 

EREMUA

Populazio-eremua: Oin berriko eraikuntzarako, birgaitze-eraikuntzarako eta eraisteko obra-lizentziak dira Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren populazio-unibertsoa. Alokairuko etxebizitzen udal parkea eta sustapen publikoko etxebizitzetarako lurzorua ere badira populazio-unibertsoa.

Geografia-eremua: Eragiketaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta ahalik eta gehien bereizten dira emaitzak eremu funtzional eta eskualde mailan.

Denbora-eremua: Inkestaren denbora-erreferentziari dagokionez, hilaren azken eguna da. Hiru hilez behin hedatzen dira datuak.

Informatzeko unitatea: Sustatzaileak eta udalak.

itzuli 

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

GALDE-SORTAK

Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren galde-sortak

itzuli

LAGINAREN DISEINUA

Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika zentsu-eragiketa da, eta EAEko 251 udalerrien lankidetza hilabetero behar da estatistika hori egiteko. Hilabetero bidaltzen den informazioa udalerrian emandako obra handirako baimenei eta udalak babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko lurzorua erosteari buruzkoa da; alokairuko etxebizitzen udal parkeari dagokionez, urtean behin biltzen da.

itzuli 

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

Maiztasuna:

Hiru hilerokoa

Datu zabaltzeko bestelakoak:

 Eskaera bidez:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Kontaktua: Estatistika Organoa

itzuli

Azken aldaketako data: