AZTERKOSTA

  • 2026 – EGUTEGI OROKORRA (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) ekintza guztiekin
  • LAGINKETA (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da): kostako tarte baten egoera ekologikoa ikertu. Laginketa KIT-a eskatzeko: irailaren 14tik aurrera, izakinak agortu arte. *Familia Ikertzaileak kit berria eskatu!
  • AZTERKOSTA IRTEERA (PDF, 7 MB) (leiho berri batean irekitzen da): ezagutu gertutik programa eta ikerketarako materialaren erabilera. Bide batez, ingurune natural bat bisitatzeko aukera izango dugu. Izena emateko: irailaren 14tik aurrera. *Plaza mugatuak!
  • ITSASMINEZ (PDF, 6 MB) (leiho berri batean irekitzen da): Itsasoa maitatzeko argiz eta kolorez betetako txotxongilo ikuskizuna. Saioak 2026ko urritik, 2027ko otsailera eskainiko dira. Eskaera egiteko: irailaren 14tik urriaren 4ra.
  • AZTERKOSTA TXIKI (PDF, 8 MB) (leiho berri batean irekitzen da): haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzako 1. zikloan eta ludoteketan lantzeko materiala maileguan. 3 txanda eskaintzen dira. Izen-ematea zabalik: irailaren 14tik urriaren 4ra.
  • ERAKUSKETA (PDF, 6 MB) (leiho berri batean irekitzen da): kostaldea eta itsasoaren sekretuak lantzen dituen erakusketa. Bi astez izateko aukera dago, 2026ko urritik 2027ko urrira eskuragarri. Eskaera egiteko: urriaren 14tik aurrera.
  • LEHIAKETA (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da): marrazkiak eta argazkiak gure naturari buruz (lehiaketaren oinarriak (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) irakurri). Lanak aurkezteko azken eguna, azaroak 30.

AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.

Horrek zera esan nahi du: parte hartzen duten taldeek eta lagunek kostaldera hurbildu, ongi aztertu eta galdera sorta xume batzuei erantzunez kostako zati horri buruzko informazioa jaso behar dutela. Galdera sorta horietan hondartza, itsasadar zein arroka eremuen ezaugarriak adierazten dira: datu orokorrak, ezaugarri fisiko eta biologikoak, uraren kalitatea, zaborrik dagoen ala ez, eta gizakiaren inpaktuaren inguruko buruzko informazioa.

Bestalde, edozein parte-hartzailek bisitatutako lekuan dagoen problematikari buruzko iritzia emateko ahalegina egiten da (halakorik balego). Era berean, ingurune naturala hobetzeko ideiak proposatzera eta/edo neurri zuzentzaileak eskatzera animatzen da.

AZTERKOSTA kanpaina kostaldeko zati baten ingurumen-egoera ezagutzeko interesa duen pertsona edo talde orori zuzenduta dago.

Parte-hartzaileak bakarkakoak edo talde antolatuak izan daitezke, hala nola ikastetxeak, aisialdiko taldeak, elkarte ekologistak, kirol-kolektiboak, etab.

Era berean, lehenbiziko hezkuntza-etapetarako jarduera espezifikoak daude, hala nola Itsasminez txotxongiloak edo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako zuzenduta dauden AZTERKOSTA TXIKI materialak.

AZTERKOSTA kanpaina udazkenean egiten da (irailetik abendura), baina interesa duten pertsonek edo taldeek urteko edozein datetan egin ditzakete kontsultak.

Azken aldaketako data: