Arautegia

Inprimatu

13/2004 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 872
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 2004/01/20
  • Argitaratze-data: 2004/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Hainbat urte igaro dira Europar Erkidegoak nekazarien elkarteei eta horien batasunei buruzko araubidea erregulatu zuenetik (Kontseiluaren 1.360/1978 , 2.224/1986, 220/1991, 9257/97 eta 1183/1998 Erregelamenduak). Erregelamendu horien bidez ¿egun indargabetuta daude denak¿ nekazarien elkarteak sortzea eta abian jartzea bultzatu zen eta laguntza batzuk eman ziren, nekazaritzako produktuen eskaintzan zeuden egitura-hutsuneak konpontzeko. Baina, denbora hori guztiori igarota ere, nekazaritzako produktuen eskaintzan egitura-hutsuneak daude oraindik.

Egitura-hutsune horiek egun ere badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horrek eragotzi egiten du nekazaritzako produktibitatea handitzea, teknikaren alorrean aurrera egitea, ekoizpena zentzuz garatzea, ekoizpen-faktoreak modurik onenean erabiltzea eta merkatuak zuzen egonkortzea, eta horren guztiorren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarientzat bizi-maila egoki eta bidezko bat lortzea.

Nekazaritza eta Arrantza Sailak uste du hutsune horiek konpontzeko nekazariak elkartzea baliagarria eta egokia dela orain ere, garapen ekonomikoan esku hartzea horrela lortuko baita, alegia: elkarrekin jardunez eskaintza bateratzeko eta ekoizpena merkatuaren beharrei egokitzeko.

Abenduaren 30eko 401/1985 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien elkarteentzako laguntzak ezarri zituen, baina dagoeneko ez zaie behar bezala egokitzen merkatuak egun dituen beharrei. Kontuan hartu beharrekoa da, gainera, orain ere beharrezkoa dela nekazariak elkar daitezen bultzatzea eta sustatzea; izan ere, elkarteen bidez garapen ekonomikoan esku hartzea lortuko da, elkarrekin jardunez eskaintza bateratzeko eta ekoizpena merkatuaren beharrei egokitzeko. Beharrezkoa da, halaber, egonkortasunari eta eraginkortasunari begira, nekazarien elkarteak behar hainbateko bermearekin batzen direla egiaztatzeko eta kontrolatzeko modu egoki bat jartzea. Horregatik, hain justu, Euskal Autonomia Erkidegoak beharrezko iritzi dio bere lurralde-eremuan eta dituen eskumenak erabiliz dekretu hau prestatzeari.

Dekretu horretan Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak jasotzen dira; halakotzat aitortzen diren unean konplitu behar dituzten betebeharrak ezartzen dira; erregistro bat sortzen da, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden nekazarien elkarte eta horien batasun guztiak inskribatzeko; eta, azkenik, elkarteak sor daitezen sustatzeko eta elkarteak abian jartzen laguntzeko laguntzak emateko aukera ematen da.

Konstituzioaren 148.7 artikuluaren eta Autonomia Estatutuaren 10.9 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoarena ez beste inorena da nekazaritzaren eta abeltzaintzaren alorreko eskumena. Eskumen hori baliatuz egin da, hain justu, dekretu hau.

Ondorioz, egin beharreko txostenak egin eta tartean dauden sektoreei kontsulta egin eta gero, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko urtarrilaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak erregulatzea.

Kooperatibek, eraldaketarako nekazaritza-sozietateek eta nortasun juridiko propioa duen beste edozein entitatek jaso dezakete nekazarien elkarte edo horien batasun izateko aitorpena, bai produktu bat ekoizten dutenek, bai batzuk ekoizten dituztenek nahiz horien produktu-multzoak ekoizten dituztenek. Horretarako, ordea, baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

  1. Nortasun juridiko propioa eduki beharko dute, bai eta ondare propioa ere, elkartekideekiko independentea.

  2. Ekoizteko eta merkaturatzeko gutxieneko bolumenak bete beharko dituzte, bai eta produktu bakoitzerako edo produktu-multzoetarako elkartean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere. Produktuak eta kopuruak dekretu honen eranskinean jaso dira.

  3. Ekoizleen elkarteek egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute, eta gutxienez elkarteko bazkideen %70-ak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan jardun beharko du.

  4. Nekazarien elkarteen batasunek egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute, eta batasuna osatzen duten elkarteen %70-ak, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan jardun beharko du.

  5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta eduki beharko dituzte.

  6. Produktua, produktuak edo produktu-multzoak ekoiztea eta merkaturatzea elkarrekin egokitzea izan behar da elkartea sortzeko arrazoia. Horrezaz gain, produktuen %70-ak gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegokoa izan beharko du.

  7. Nekazarien elkarteen kasuan, elkartea osatzen duten bazkide batek ere, banaka hartuta, ezingo du gainditu entitatearen ekoizpenaren guztirako bolumenaren %20. Elkarteak merkataritza-sozietatearen forma juridikoa hartzen badu, akzioak edo partaidetzak izendunak izango dira eta bazkide guztiek nekazari izan beharko dute. Baltzu-partaidetzak ekoizpen-ahalmenaren arabera banatuko dira; erabakitzeko ahalmena, bestalde, baltzu-partaidetzen araberakoa izango da.

  8. Elkarteen batasunen kasuan, batasuna osatzen duten elkarteek, banaka hartuta, ezingo dute gainditu batasunaren ekoizpenaren guztirako bolumenaren %20.

  9. Jateko patataren nekazarien elkarteek behar beste hotz-kontserbazio edo egokimenduko instalazio eduki beharko dute.

  10. Ekonomia jarduera nahikoa justifikatu beharko dute.

  11. Erreserba-funts egonkor bat sortu beharko dute, banaezina: nekazarien elkarte edo horien batasun izateagatik jasotzen duten laguntzen %100 izango da. Funts hori sortu izana nekazarien elkarteak edo horien batasunak eratzeko estatutuetan jaso beharko da.

  12. Nekazarien elkarteek edo horien batasunek jarduera-programa bat aurkeztu beharko dute. Programa Biltzar Orokorrak edo antzeko organoren batek onartu beharko du, eta honako hauek jaso beharko ditu:

    • Produktua ekoizteko guztiek baliatuko dituzten erregelak; programazioa, kalitate-sistemak eta, behar izanez gero, erabiliko dituzten metodo ekologikoak edo praktika biologikoak zehaztu beharko dira.

    • Ekoizpena ezagutzeko erregelak.

    • Merkaturatzeko eta informazioa emateko guztiek baliatuko dituzten erregelak.

    • Aitorpena zein elkarterentzat eskatzen den, elkarte horren produktuei dagokienez aurreikusitako negozio-zifra eta aurreikusita dagoen ekoizpen-bolumena.

      1. Bai nekazarien elkarteak bai horien batasunak zein produktu zehatz dela-eta elkartzen diren, produktu horri dagokion kontabilitatea egin beharko dute, elkartearen edo batasunaren gainerako jardueretatik bereizita.

      2. Estatutuetan, alderdi hauek sartu beharko dituzte, gutxienez:

    • Lurralde-eremua.

    • Elkartea zein produktu dela-eta sortu den, produktu hori ekoizteko betebeharra eta produktua elkartearen bidez merkaturatzeko betebeharra, elkarteak ezartzen dituen erregelei jarraituz.

    • Uko egiteko araubidea. Jateko patataren nekazarien elkarteren batetik irtetea gura izanez gero, ateratzeko eguna baino hamabi hilabete lehenago jakinarazi beharko da, idatziz; beharrezkoa izango da, halaber, elkartean gutxienez hiru urte ematea.

    • Zigortzeko araubidea.

Nekazarien elkarteek eta horien batasunek, aitorpena emateko arrazoi izan diren produktuei dagokienez, baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

  1. Ekoizteko eta merkaturatzeko gutxieneko bolumenak mantendu beharko dituzte, bai eta produktu bakoitzerako edo produktu-multzoetarako elkartean egon behar duten kideen gutxieneko kopurua ere. Produktuak eta kopuruak dekretu honen eranskinean jaso dira.

  2. Egoera ekonomiko eta administratiboa kargarik gabekoa eta orekatua eduki beharko dute; hori erakusteko, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan elkartearen edo batasunaren balantzeak eta emaitzen kontuak aurkeztu beharko dituzte urtero.

  3. Nekazarien elkartea edo elkarteen batasuna eratzerakoan egindako erreserba-funts iraunkorra, zatiezina, mantentzea. Elkarte edo elkarteen batasun izateagatik jasotako laguntzen %100 izango da.

  4. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, urtean zeharburututako ekintzen laburpen bat aurkeztu beharko dute urtero, abenduaren 31 baino lehen. Bertan, ekoizpen eta merkaturatzearen bolumena eta negozioen zifra aipatu beharko dute beren-beregi.

  5. Nekazaritza Zuzendaritzak egiten dituen ikuskatze-lanetan laguntzea, nekazarien elkarteen edo horien batasunaren jarduna egiaztatzeko.

  6. Europako Merkatu Bakarraren jardunaren kontrako diskriminazio oro kentzea, bai eta Europako Batasunaren Ituneko helburu orokorren kontrakoak ere.

  1. ¿ Nekazarien elkarteak edo horiek batasunak aitortzeko eskabidea Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari egin behar zaio, bai Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bulegoetan aurkeztuz (Donostia kalea, 1, Gasteiz) bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako bideren batez aurkeztuz.

  2. ¿ Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Nekazarien elkarteek estatutuen kopi bat aurkeztu beharko dute.

    2. Nekazarien elkarteen batasunek estatutuen kopiak eta batasuna osatzen duten elkarte guztien estatutuenak aurkeztu beharko dituzte.

    3. Nekazarien elkarteek elkartea osatzen duten kideen zerrenda aurkeztu beharko dute, eta ustiategiak zein udalerritan dauden eta produktu bakoitzerako zenbat nekazari dituzten adierazi beharko dute.

    4. Nekazarien elkarteen batasunek batasuna osatzen duten elkarteen zerrenda aurkeztu beharko dute. Halaber, batasunaren barruan dagoen elkarte bakoitza osatzen duten nekazarien ustiategiak zein udalerritan dauden eta produktu bakoitzerako zenbat nekazari dituzten adierazi beharko dute.

    5. Nola elkarteetako hala batasunetako organo eskudunaren erabakia, honako hau zehazteko: zain produktu dela-eta (bakarra, batzuk edo produktu multzoak izan daitezke) eskatzen duten nekazarien elkarte edo elkarteen batasun izateko aitorpena.

    6. Nekazarien elkarteek nahiz elkarteen batasunek memoria bat aurkeztu beharko dute, zein lan egingo duten adierazteko, dituzten instalazioak eta baliabide teknikoak azaltzeko eta kokalekua, egoera eta erabileraren ahalmen teknikoa adierazteko.

    7. Jarduera-programaren kopia bat; programa Biltzar Nagusiak edo antzeko organoren batek onartuta egon beharko du, eta 2. artikuluko i) idatz-zatian zehaztutako alderdiak jaso beharko ditu.

    8. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituztela adierazten duen egiaztagiria.

    9. Identifikazio Fiskalaren Kodearen kopia bat.

  3. ¿ Nekazaritza eta Arrantza Sailak Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpen baten bidez aitortuko ditu nekazarien elkarteak eta horien batasunak, betiere, dekretu honen 2. artikuluan ezarritako betekizunak konplituz gero.

  4. ¿ Nekazarien elkarteak edo horien batasunak aitortzeko ebazpena gehienez ere sei hileko epean hartu eta jakinaraziko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik kontatuta; epe horretan ebazpen adierazirik ematen ez bada, eskabidea baietsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 43.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Aitorpena jaso duen nekazarien elkarte edo horien batasunen batek dekretu honen 2. artikuluan araututako betekizunen bat konplitzeari uzten badio, galdu egingo du elkartearen izaera, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpen baten bidez ezeztatuko baitzaio aitorpena. Hori gertatuz gero, erregistroaren arduradunak erregistroan baja emango dio, ofizioz.

  1. ¿ Nekazarien elkarteen eta horien batasunen erregistro bat sortzen da. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren menpe egongo da.

  2. ¿ Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria izango da erregistroaren arduraduna. Zuzendaritza horretako langileak arituko dira erregistroari dagozkion lanetan.

  3. ¿ Erregistroa publikoa izango da. Bertan, dekretu honetan agindutakoa aplikatutakoari jarraituz aitortu diren nekazarien elkarteak eta horien batasunak inskribatuko dira, erregistro-zenbaki bat jarrita.

  4. ¿ Aitorpena jaso duten nekazarien elkarteak eta elkarteen batasunak, 2. artikuluan jasotako betekizunak konplituta dituztela, ofizioz inskribatuko ditu erregistroaren arduradunak, kalterik egin gabe, betiere, dekretu honen lehen xedapen iragankorrean agindutakoari.

  5. ¿ Erregistroan inskripzio-liburu bat egongo da, dekretu honetan ezarritako betekizunak konplituta izanik, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren bidez aitortu diren nekazarien elkarteak eta elkarteen batasunak erregistratzeko.

  6. ¿ Inskripzio-liburuak datu hauek jasoko ditu:

    • Elkartearen edo batasunaren izena, helbidea, entitate mota eta identifikazio fiskalaren kodea.

    • Lurralde-eremua.

    • Baltzuaren helburua.

    • Entitatea noiz eratu zen eta noiz aitortu zen.

    • Kide kopurua eta bazkideen zerrenda, eta zuzendaritza eta gobernu organoen osaera.

    • Hasieran erregistratutako datuetan egindako aldaketak eta, egonez gero, datuen deuseztapenak eta noiz deuseztatu ziren.

      Erregistroaren arduradunak emango die inskripzioaren berri bai nekazarien elkarteei bai elkarteen batasunei.

  7. ¿ Inskribatzen diren nekazarien elkarteek eta horien batasunek eguneratuta eduki beharko dituzte erregistroko datuak; horrezaz gain, elkarteko estatutuak aldatuz gero edota zuzendaritza organoak edo kideak aldatuz gero, aldaketa horien berri eman beharko diote arduradunari.

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu baten bidez, nekazarien elkarteei nahiz horien batasunei aldatu egin ahal izango zaizkie ¿produktu bakoitzari edo produktu-multzoei dagokienez¿ ekoizpenaren eta negozioen gutxieneko bolumenak, bai eta elkartean nahiz batasunean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere. Kopuruak eta produktuak dekretu honen eranskinean jaso dira; beste produktu batzuk edo beste produktu-multzo batzuk ere sartu ahal izango dira.

  1. ¿ Produktu bakoitzeko edo produktu-multzo bakoitzeko, nekazarien elkarteak edo horien batasunak eratzeko edo abian jartzeko laguntzak emateko araubide bat ezarri ahal izango da, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu baten bidez. Araubidea Europako Erkidegoko araudiaren barruan kasu honetan aplikatzekoa den arauan ezarritakoari lotu beharko zaio.

  2. ¿ Aipatutako aginduetan, ekoizpenaren edo negozioen gutxieneko bolumena zein den ezarriko da, bai eta nekazarien elkarteentzat eta horien batasunentzat prestatzen diren laguntzetarako eskubidea izateko gutxienez zenbat nekazari bildu behar dituzten ere.

  3. ¿ Prestatzen diren laguntzak bateragarri izango dira edozein herri administraziok nahiz entitate pribatuk ematen dituen laguntzekin, baina emandako diru-laguntza guztiak batuta, aipatu aginduan ezarritako mugak gainditzerik ez da izango.

Indargabetuta geratzen dira 1985eko abenduaren 30eko 401/1985 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien elkarteentzako laguntzak ezarri zituena, eta maiatzaren 9ko 226/1989 Dekretua, nekazarien elkarteentzako eta horien batasunentzako laguntzak ezarri zituena.

Nekazarien elkarteak eta horien batasunak

PRODUKTUA NEKAZARIEN ELKARTEAK

Gutxieneko negozio-bolumena Gutxieneko kide kopurua Gutxienekoekoizpena

Behi-esnea 10.000.000 euro 100

Untxiak 850.000 euro 10

Jateko patata 2.000.000 euro 50 8.0000 T.

Hazitarako patata 2.500.000 75

Zereala 10.000.000 euro 400

PRODUKTUA NEKAZARIEN ELKARTEEN BATASUNAK

Gutxieneko negozio- bolumena Gutxieneko kide kopurua

Behi-esnea 20.000.000 euro 200

Untxiak 1.700.000 euro 20

Jateko patata 4.000.000 euro 100

Hazitarako patata 5.000.000 euro 150

Zereala 20.000.000 euro 800

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.