Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzak eta EAO-k lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute administrazio publiko elektronikoan aurrera egiteko

Eusko Jaurlaritzak eta EAO-k lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute administrazio publiko elektronikoan aurrera egiteko

egilea: PIP taldea, Azaroa 8, 2016

Gobernu Kontseiluak urriaren 25ean eman zuen baimena Estatuko Administrazio Orokorraren (EAO) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko "administrazio elektronikoaren arloan elkarri oinarrizko zerbitzuak emateko", bi administrazio publikoek elektronikoki elkarreragin ahal izateko helburuarekin, herritarrei online zerbitzu publiko modernoagoa, arrazionalagoa eta sinplifikatuagoa emateko.

Hitzarmen honi esker, bi gobernuek 2010ean sinatutako "Administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko hitzarmena" ordezkatuko eta hobetuko duenak, erreminta teknologiko berriak partekatu ahal izango dituzte azkar eta eraginkortasunez egiteko aurrera administrazio elektronikoa garatzeko bidean, eta, era horretara, herritarrekin online izaten den harremana kualitatiboki hobetzeko.

Hurrengo egunotan Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Administrazio Publikoetako Estatu Idazkari Antonio Germán Betetak sinatuko duten  hitzarmen honek oinarrizko lau erreminta elektronikotara ematen du sarbidea:

  • "SARA sarea" (Aplikazio eta Sare Sistemak Administrazioentzat), Espainiako administrazio publiko guztien eta Europako erakundeen arteko komunikazioetarako.
  • Sinadura elektroniko aurreratuko sistemak: identifikazio, sinadura eta ordezkaritza sistemak.
  • Administrazio publiko guztien artean informazioa eta komunikazio elektronikoak online erregistratu eta trukatzeko sistemak.
  • Herritarrei jakinarazpen ofizialak baliabide elektronikoen bidez helarazteko zerbitzua.

Hitzarmen honi buruzko informazio gehiago Irekia-n.