Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Deialdia: "2016ko Elkarlan Sariak", herritarrek parte hartzeko eta balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako

Deialdia: "2016ko Elkarlan Sariak", herritarrek parte hartzeko eta balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako

egilea: Koldobike Uriarte, Iraila 23, 2016

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak "2016ko Elkarlan Sariak" emateko deialdia egin du, herritarren parte-hartzea eta balio publikoa elkarrekin sortzea sustatzeko. Sarien aurreko edizioan, 59 proiektu aurkeztu ziren Euskadin.

Hiru sari emango dira, bakoitza 6.000 eurokoa. Irabazi-asmorik gabeko antolakunde pribatuek aurkeztutako proiektuak sarituko dira, osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntzarekin eta kulturarekin edo gizarte-kohesioarekin lotutako erronka sozialei erantzuten dietenak.

Aurkezten diren ekimenek balio edo inpaktu publiko eta soziala sortu behar dute berrikuntzaren bidez. Izan ere, elkarlanaren bidezko parte-hartzeari buruzko ekimenen bila ari gara: gizarteak ekiteko gaitasuna duela erakusten duten ekimenak, balio publiko partekatua sustatzen dutenak gizarteko erronkak eta beharrak asetzeko, eta diseinu- eta ezarpen-faseetan pertsonak eta kolektiboak ahalduntzeko prozesuak abiarazteko gaitasuna dutenak.

Elkarlan sariek Euskadin dauden ahalduntze-esperientzia berritzaileak erakusteko balio dute; horretaz gainera, sarituek aholkularitza izango dute sariei esker. Hori da Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat, Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Liburu Zurian jasoa, zeina eragile sozialen parte hartzea eta gardentasuna sustatzeko eta herritarrei entzuteko eta kontsulta egiteko sortu baitzen.

2015. urteko deialdian, proiektu hauek hautatu ziren: Wiki-Toki Elkartea, elkarrekin sortzeko eta elkarlanaren bidezko praktikak egiteko laborategiagatik; Euskal Autonomia Erkidegoan Fiare Proiektuari Laguntzeko Elkartea, Banku Etikoari laguntzeko ekimenagatik, eta Uliako Auzo Elkartea, Uliako Lore-Baratzak proiektuagatik.

2016ko deialdiko hautagaitzak aurkezteko epea 2016ko irailaren 24an irekiko da, eta urriaren 24an itxiko.

Deialdiaren oinarriak kontsulta daitzeke gaurko, irailak23-ko, EHAA-n.