Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Platea: plataformaren eboluzio teknologikoa administrazio elektronikoren zerbitzura

Platea: plataformaren eboluzio teknologikoa administrazio elektronikoren zerbitzura

egilea: Asier Sáez de Vicuña, Urtarila 27, 2015

Badira jadanik 3 urte, blog honetan PLATEAren azpiegituraren nondik norakoak azaltzen hasi ginela

Hementxe bertan argitaratu genuen, 2011-2013ko Berrikuntza Publikoaren Planaren barruan bideratutako eboluzio teknologiko eta funtzional sakoneko lanei buruzko informazioa.

Esparru teknologikoan, teknologia zaharkituak eta jabedunak baztertzea zen helburu nagusia. Bestela esanda, errendimendu txarreneko osagaiak ezabatu nahi ziren, azpiegitura erabilitako teknologiatik bereiziz.

Helburu nagusi hori lortutakoan, maila teknologikoan emandako hurrengo aurrerapausoen xedea, Platea "txikiagoa" eta erabilgarriagoa bihurtzea izan da, hots, eboluzio errazagokoa eta eskalagarriagoa, azpiegituraren erabilgarritasuna, errendimendua eta egonkortasuna bermatzeko asmoz, betiere kontuan izanda azpiegitura hobetzeko ahalegin hori erabilpen handiagoko egoera batean (horren bidez gero eta espediente / prozedura gehiago kudeatzen baitira) eta baliabide gutxiagoren laguntzaz egin behar dela, egungo egoera ekonomikoaren ondorioz.

Gaur egun esan dezakegu, 2011-2013ko BPParen gauzatze-epean, PLATEA, Eusko Jaurlaritzaren barruan zerbitzu elektronikoen eskaintza osoa garatzea ahalbidetu duen plataforma sendo eta egonkorra bihurtu dela.

Bestalde, eboluzio teknologiko hau ezinbesteko baldintza izan da Plateari funtzionaltasun handiagoa emateko, eta egungo prestazioak, erabilpen gero eta handiagoaren edota indarreko arau-xedapen berrien eraginez haziz joan diren beharrizan berrietara egokitzeko.

PLATEAk azpiegituraren arloan zekartzan hobekuntza teknologiko eta funtzional garrantzitsuenen berri eman eta 2 urte eta erdi geroago, 2012ko maiatzean ezarri genuen Platea Tramitazioaren 3.0 bertsio harez geroztik gertatutakoaren errepasoa egiteko unea iritsi da.

Horren ondotik etorri baitziren 3.1 bertsioa, 3.2 bertsioa, 3.3 bertsioa, 4.0 bertsioa, 4.1 bertsioa. eta labetik ateratzeko prest daukagu ia-ia 4.2 bertsioa.

   

Lasai, ez zaituztegu aspertu behar bertsio bakoitzari dagozkion berrikuntzen xehetasunez. Horietako asko blog honen bitartez jakinarazi dizkizuegu, eta beste batzuek azalpen xehetuagoa beharko lukete horien garrantziaz jabetzeko, baina edozein kasutan, argi dago hobekuntza horiek guztiek garrantzi handiko jauzi kualitatiboa ekarri dutela ikuspuntu teknologiko eta funtzionaletik.

Jarraian, harez geroztik esparru teknologikoan gauzatutako jarduketa nagusiak nabarmenduko ditugu, 2014-2016ko Berrikuntza Publikoaren Planaren barruan.

  • Frontend-aren birtualizazioa. Azpiegituraren 3.2 bertsioan, zerbitzari fisikoak zituen ingurune batetik zerbitzarien ingurune birtual batera igaro gara, aplikazioak ostatazeko erabil daitezkeen azkenaldiko baliabide teknologikoez baliatuta. Azpiegiturak birtualizatzeko lan hau Platea Internet deritzon interoperabilitate-sistema orokorrean eta dokumentuak kudeatzeko azpiegitura korporatiboan (dokusi) ere egin da.

Migrazioari esker, Platea osatzen duten azpiegituretako web geruza / aplikazioa multzoaren oinarrizko hardwarea oso-osorik eraberritu ahal izan dugu, azpiegitura birtual batean oinarritutako zerbitzarien ingurune batera igaroz. Hardware-konfigurazio berri honek garrantzi handiko hobekuntzak ekarri ditu errendimenduan eta operatibitatean, ustiapen eta mantenimendu errazagoko ingurune malguago eta eskalagarriago batera igaro garen aldetik, azpiegitura bakoitza besteetatik bereiziz, hardware-baliabideen erabilera egokia eta eraginkorra kaltetu gabe eta informazio-sistema hauei eusten dieten makinen gaindimentsionamendua ekidinez.

Esparru honetan, Platea osatzen duten informazio-sistemen konfigurazioaren gainean ere lan egin da, bertsio berrien hedapenaren automatizazioa areagotzeko, eta halaxe frogatzen du Platea abiatu zenez geroztik, baliabide erabilgarri urriko ingurune batean, ezarritako bertsioen kopuruak.

Konfigurazio berri honek makinen prozesatze-gaitasunak eta memoria hobeto ustiatzea ahalbidetuko du, horien erabilera eraginkorragoa eginez, oinarrizko hardware eta software mailan egonkortasun handia lortuz eta azpiegiturak elkarretatik independizatuz.

  • Platearen migrazio teknologikoa, azpiegituraren 4.0 bertsioaren ezarpenaz gauzatutakoa. Proiektu honen bitartez, Platea Tramitazioko aplikazio guztiak, dokusi eta Interoperabilitate-Sistema Orokorra aplikazio-zerbitzariaren bertsio eguneratu batera migrarazi ditugu, Weblogic 8 zerbitzaritik Weblogic 11 zerbitzarira eta JDK 1.4 bertsiotik JDK 1.6 bertsiora igaroz.

Teknologia zaharkituekiko menpekotasunak gainditu ondoren, migrazio hau ezinbestekoa izan da, hobekuntza teknologiko berriei eta bereziki hurrengo post batean deskribatuko ditugun eboluzio funtzionalei berme osoz eta baliabide erabilgarrien erabilera eraginkorraz ekitea ahalbidetu eta ahalbidetuko digun oinarrizko softwareko teknologia eguneratua pilatu ahal izateko.

Laburbilduz, bi proiektu hauek gauzatu ondoren, 15 makinen artean osatutako plataforma batetik Platea webguneko aplikazio guztiak 7 makina birtualetan edukitzera igaro gara. Funtzionaltasuna elkarren menpeko ziren 50 aplikaziotan banatuta edukitzetik, gero eta independenteagoak diren eta bakoitzaren funtzionaltasunetara gero eta orientatuagoak dauden 27 aplikaziotan izatera. 700.000 kode-lerrotik 525.000 kode-lerrora, funtzionaltasun erabilgarria handiagoa izan arren.

2015erako, BPP berriaren erdialdera iritsita, backend-eko azpiegituraren (datu-basea) birtualizazioa dugu eginkizun, post honetan azaldutako "cloud computing" delako paradigmari jarraiki. Proiektu honen xedea, Plateako azpiegituretako datu-baseen migrazio osoa egitea da. Hardwarearen nahiz softwarearen ikuspegitik, inbertsio hau ezinbestekoa da egungo ekipamenduaren eboluziorako. Proiektuak datu-baseen arkitektura berri bat definituko du web geruzaren birtualizazioan jorratutako bidea osatzeko, Datu-Baseen zerbitzari guztiak berrituz, hauen saturazioa eta zaharkitzapena saihestuz, softwarearen bertsioak eguneratuak dituen ingurune birtual malgu batera igaroz, backend-aren ustiapen-kostuen optimizazioa erraztuz, geldialdien kudeaketaren eta azpiegituren arteko independentziaren bitartez eragiketa eta mantenimenduko kostuak murriztuz, mantenimenduko eragiketak automatizatuz, eta eguneratzeko eta adabakiak jatzeko politika arinago baten kudeaketa eta abiaraztea ahalbidetuz. Hitz gutxitan, Platearen errendimendua, erabilgarritasuna eta eskalagarritasuna areago hobetuz, Eusko Jaurlaritzak azpiegiturak osatzen dituztenen gisako "Platino" aplikazioetarako ezarri duen Negozio-Jarraitutasunaren Planarekin bat eginez.