Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Aurrerabide, administrazioa aldatzeko proiektua, herritarrek nahi duten bezalakoa izan dadin (2.en zatia)

Aurrerabide, administrazioa aldatzeko proiektua, herritarrek nahi duten bezalakoa izan dadin (2.en zatia)

egilea: Simón Mesanza, Azaroa 28, 2013

Aurreko artikuluan Aurrerabide proiektua abian jartzearen arrazoiak azaltzen genizkizuen. Proiektu hau administrazioa aldatzeko helburua du, herritarrek nahi duten bezalakoa izan dadin. Gaur, artikulu honetan, proiektuaren garapenaren inguruan arituko gara.

  Hasteko, adostasuna Pentsatu dugu proiektu honek ez duela zentzurik protagonista nagusiak -goi-karguak eta zerbitzu-arduradunak- ez badaude jabetuta haren beharraz eta ez badute bere egiten proiektua aurrera eramateko konpromisoa. Hori dela eta, une honetan bilerak egiten ari gara sail eta erakunde autonomo guztietan, eta hurrengo hilabeteetan zuzendaritza bakoitzarekin egingo dira, proiektua azaltzeko eta antolaketa-maila guztien adostasuna eta esku-hartzea lortzeko. Egiaztatzen bada benetan proiektua oro har onartzen dela eta garatzeko jarrera baikorra dagoela, Eusko Jaurlaritzak, Gobernu Kontseiluaren akordio baten bidez, eredua eta ezarpen-proiektua onartuko ditu, hurrengo lau urteetarako, eta prozesuan parte hartzen duen antolaketa-unitate eta zuzendaritza bakoitzarekin adostutako konpromiso zehatzen bidez gauzatuko da. Proiektua onartu ondoren, lau fasetan gauzatuko litzateke:

Egiten Ikasi.  Entregagaiak

Baterako ikaskuntzan eta lantegi praktikoetan oinarritutako prestakuntza da.  Zuzendariek 5 orduko 10 saio egingo dituzte urtebetean (hileko saio 1) zerbitzu-arduradunekin, entrenatzaile-funtzioak izango dituen aditu batek gidatuta:
  • Eredua azalduko zaie.
  • Kudeaketa onarekin lotutako tresnen erabileran trebatuko dira.
  • Esperientzia arrakastatsuei buruzko informazioa emango zaie.
  • Estandar batzuk emango zaizkie, eta tutoretza-laguntza izango dute zuzendaritza bakoitzean saioen artean oinarrizko dokumentazioa prestatzeko, aurrerago egin beharreko lanean baliatu beharko dutena.  Besteak beste, dokumentu hauek:
    • Zerbitzu-katalogoa
    • Prozesuen mapa
    • Ekintza-prozesuen fitxak
    • Bi urterako oinarrizko plangintza
Hasieran aurreikusi da hiru urteko epean (2014ko otsailetik 2017ko urtarrilera) Eusko Jaurlaritzako zuzendaritza guztiek modulu hori egitea.

Kudeaketaren ebaluazioa

Zuzendaritza eta erakunde autonomo guztiek Egiten Ikasi fasea burutu eta sei hilabetera, kudeaketaren ebaluazioa egingo da, honetarako:
  • Ereduaren ezarpenean egindako aurrerapenak aztertzeko.
  • Zehazten laguntzeko zer egiten duten ongien eta zer arlotan egin ditzaketen hobekuntzak 
Ebaluazio hori Eusko Jaurlaritzako antolaketa-unitateek berek egingo dute, Kudeaketa Ebaluatzeko Zerbitzuaren laguntzarekin, bai eta prestakuntza espezifikoa emango zaien gure administrazioko zenbait pertsonak osatutako Kudeaketa Sare baten laguntzarekin ere.

Hobekuntza-planak eta planen jarraipena

Ebaluazioaren ostean, hobekuntza-plan bat egingo da zuzendaritza eta erakunde autonomo bakoitzarekin, honetarako:
  • Lehentasunezko hobekuntza-arloak zehazteko.
  • Hobekuntza bideratzeko, egiaztapenaren, uste osoaren, laguntzaren eta konpromisoaren bidez.
  • Pixkanaka kudeaketa eta antolaketa aldatzeko prozesu bat aurrera eramateko, herritarren eskakizun berriei egokituz, gero eta efizienteagoa eta efikazagoa izan dadin.
  • Planifikatzeko eta kudeatzeko kultura berri bat ezartzeko.
Hobekuntza-planean, berrikusteko modua eta betetzen den aztertzeko jarraipena zehaztuko dira.

Eta... egin al daiteke hau?

Ziur gaude egin behar dugula eta egin dezakegula. Zaila izango da, ahalegin handia egin beharko da eta arriskuak izango ditu, baina lor daitekeela uste dugu, guztion lanari esker. Horretarako, proiektua zehazten parte hartzen dugun guztiok:

zuen laguntza eskatzen dugu, proiektuaren garapenean dugun erabateko konpromisoa adierazten dugu, eta prestasun osoa agertzen dugu sortzen zaizkizuen zalantzek argitzeko.