Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Ia 1000 enpresak Kontratisten "paperik gabeko" Erregistro Ofizialaren ziurtagiriak lortu dituzte

Ia 1000 enpresak Kontratisten "paperik gabeko" Erregistro Ofizialaren ziurtagiriak lortu dituzte

egilea: PIP taldea, Abendua 4, 2012

Kontratisten Erregistro Ofizialak  aurtengo maiatzean abiarazi zuen berritze-zerbitzu automatikoari esker, bertan erroldatuta dauden enpresa askok sei hilabetez behin egin behar zuten dokumentu-ekarpena "aurreztu" ahal izan dute. Lorpen horretarako, oso lagungarria izan da Administrazio Publikoen arteko interoperabilitatea -BPParen ildo estrategikoetako bat-, berritze hau egiteko baldintzak betetzen direla egiaztatzea ahalbidetzen baitu, enpresek inongo tramiterik egin beharrik gabe. Aurtengo lehen seihilekoan lortutako emaitzen arabera, KEOn telematikoki egindako berritze eta altetan %190eko egoera gertatu da, eta are handiagoa -%218koa- era horretan izapidetutako ziurtagiriei dagokienez. Guztira, 959 enpresak lagundu dute era horretako tramiteetan erabiltzen den paper mordoa murrizten, epeak eta kostuak laburtuz eta ingurumenaren aldeko aurrerapausoa emanez.

Berritze automatikoa aktibatzeko, esteka honetan sartu eta ondoko pauso hauek bete behar dira:

  1. Enpresak beste administrazio batzuetan dituen datuak kontsultatzeko baimena ematea Kontratisten Erregistro Ofizialari.
  2. Berritze-espedienteari atxikitako jakinarazpen elektronikoak jasotzeaz arduratuko den enpresaren ordezkaria zehaztea.
  3. Jakinarazpen elektronikoak jasotzeko erabiliko den txartel mota aukeratzea.
Zalantzarik gabe, hau ere Administrazio arin eta eraginkorragoaren aldeko aurrerapausoa da, ezta?