Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Dagoeneko EZ da beharrezkoa Administrazioak kontu-zenbakiak eskaintzea herritarrek ordainketak egiteko

Dagoeneko EZ da beharrezkoa Administrazioak kontu-zenbakiak eskaintzea herritarrek ordainketak egiteko

egilea: Alex Lara, Azaroa 21, 2012

Tasak, prezio publikoak, isunak eta abar ordaintzea baliabide gehien kontsumitzen duen prozesuetako bat da edozein administraziotan; izan ere, likidazio bat igortzea, finantza-erakundeekin informazioa trukatzea eta, azkenik, sarrera kontabilizatzea eskatzen du. Hauxe da ohiko fluxua:
  1.  Administrazioak likidazio bat ematen dio herritarrari, finantza-erakunde batean ordaindu ahal izan dezan. Likidazio horrek, besterik gabe, ordainketa-kontzeptua eta sarrera-hartzailea (administrazioa bera) identifikatzen ditu.
  2. Herritarrak zenbatekoa ordaintzen du finantza-erakundean, eta ordainketa-ziurtagiria jasotzen du.
  3. Finantza-erakundeak zenbatekoa administrazioaren kontuetan sartzen du.
  4. Administrazioko bi organok «izan behar dute» sarreraren berri:
a Espedientea izapidetzen duen organoak. b. Kontabilitateaz arduratzen den organoak (Ogasun Saila). Hori gerta dadin: 1. Herritarrak ordainketa-ziurtagiria helarazi behar dio espedientea izapidetzen duen organoari, eguneratu dezan. 2. Finantza-erakundeak jasotako sarrerari buruzko informazioa bidali behar dio bueltan Ogasun Sailari, kontabiliza dezan. Prozesu hori guztia elektronikoa izan ohi da:
  • Sailak edo administrazioak banku-formatu estandarreko likidazioak igortzen dituen aplikazio bat du. Likidaziook aurrez aurre, finantza-erakunde bateko leihatilan edo Internet bidez ordain daitezke. Azken horretarako, Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea erabili behar da.
  • Administrazioak eta finantza-erakundeak jasotako kobrantzak elektronikoki trukatzeko protokoloa dute (finantza-erakundearen eta administrazioaren arteko elkarreragingarritasuna).
  • Administrazioak jasotako kobrantzak automatikoki kontabilizatzen dituen sistema bat du.
  • Espedientea izapidetzen duen sailak jasotako kobrantzei buruzko informazioa jasotzen du eta espedientearen egoera aldatzen du.
. hala ere, zenbait kasutan, sailak edo administrazioak EZIN du likidazioak igortzeko eta finantza-erakundearengandik jasotako kobrantzei buruzko informazioa jasotzeko aplikazio bat izan, esaterako:
  • Sailak edo administrazioak EZ du aplikazio bat sortzeko aurrekonturik.
  • Espediente-bolumenak EZ du aplikazio bat sortzea justifikatzen.
  • Beharrezkoa da likidazioak berehala igortzen hastea: EZ dago aplikazio bat sortzeko astirik.
Orain arte, kasu horiek (EZ dira gutxi, batez ere udal txikietan) erantzunik gabe gelditzen ziren, eta administrazioak aukera bakarra zuen: herritarrari kontu-zenbaki bat ematea, tasak, isunak, prezio publikoak eta abarrak ordain zitzan, horrek zekartzan eragozpenekin; batik bat, kontu-korronteko mugimenduak eskuz berrikusi eta espedienteekin «uztartu» behar izana. Alegia, baliabide asko erabiltzen ziren zerbitzua emateko.

Finantza-erakundeekiko pasabideen kudeaketa

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzak, EJIErekin batera, espediente-izapidetzearen arlo guztiak ahalik eta gehien digitalizatzeko helburu estrategikoarekin bat, beharra identifikatu zuen, bai eta euskal administrazio guztientzako konponbide bat sortu ere, dagoeneko guztietan erabiltzen den ingurune bat aprobetxatuta: finantza-erakundeekiko pasabideen kudeaketa. Finantza-erakundeekiko pasabideak kudeatzeko aplikazioak honako hauek egiteko aukera eskaintzen die hari atxikitako administrazio guztiei:
  • Likidazio motak eta zer finantza-erakundetan ordain daitezkeen konfiguratu.
  • Jasotako kobrantzei buruzko informazioa lortu.
  • Ordainketa baten bizitza trazatu, gertakariak konpontzeko.
  • etab.
Euskal administrazioek ohiko zuten ingurune hori zen aproposena funtzionaltasun berrirako likidazioak sortzeko. Funtzio horren arabera, administrazioko administrari batek likidazioak zer-nola sortuko diren konfiguratzen du, eta hortik aurrera, aplikaziora sartzeko baimena duen edozer funtzionariok sor dezake likidazio bat. Hona hemen egoera:
  1. Herritarra administrazioaren leihatila batera iritsi da.
  2. Funtzionarioa aplikazioan sartuko da, igortzeko likidazio mota aukeratuko du, zenbait datu beteko ditu eta likidazioa igorriko du.
  3. Likidazioak banku-formatu estandarra duenez, herritarrak edozer finantza-erakunde kolaboratzaileko leihatila batean edo Internet bidez (ordainketa-pasabidea erabilita) ordain dezake.

Konponbidearen ahalmena

Lehen begi-kolpean, funtzionaltasun erraza da. Erraztasun horrek bilakatzen du, hain zuzen, hain ahaltsu: edozer euskal administrazio has daiteke minutu gutxitan edozer kontzepturen likidazioak igortzen leihatila batean; hortaz, kontu-korronteen erabilera, kobrantzen uztartzea, eta abar saihesten dira. Likidaziook edozer finantza-erakundetan edo Internet bidez ordain daitezke. Momentuz, Eusko Jaurlaritza zenbait likidazio igortzen ari da funtzionaltasun berriaren bidez. Honako hauen likidazioak, hain zuzen:
  • Ostalaritzako eta argitalpenen tasak (Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia. Herrizaingo Saila).
  • Erreskate- eta bilaketa-tasak (Herrizaingo Saila).
  • Ekotasak: Etiketa ekologikoa emateagatiko tasa (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila).
  • Itsas Administrazioko Eskolako tasak (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila).
  • Jabetza Intelektualeko Erregistroan izena ematea eskatzeagatiko tasa (Kultura Saila).

Proiektu arinen metodologia

Funtzionaltasun berri hau sortzea lan nekeza izan da; alabaina, Eusko Jaurlaritzak zehatz-mehatz eta bikain definitu ditu funtzioak (erabateko luxua softwarea garatzeko proiektu baterako). Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Javier Telleria eta Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzako Juan Luis izan dira Eusko Jaurlaritzaren arrakasta-kasu honen arduradunak. ...baina, funtzioak ondo definitzea ez da nahikoa: EJIEn softwarea sortzeko proiektua modu malguan kudeatu dugu; bezeroarengandik oso gertu lan egin dugu, maiz askatu ditugu bertsioak, eta, batez ere, aldaketa normaltzat jo dugu. Eusko Jaurlaritzako arduradunek ia lehenengo egunetik ikusi dute softwarea martxan, eta horrek asko laguntzen du eskakizunak bideratzen. Gainera, pentsa daitekeenaren kontra, EZ da sortze-lan handiagoaren kontura, guztiz kontrakoa baizik. Gure esperientziaren arabera (gure ustez, bederen), softwarea sortzeko beste modu batzuk daude, orain arte erabilitakoez gain. baina, hau EZ da errezeta unibertsal bat; proiektu bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta kudeaketa- eta sortze-lanak ezaugarriotara egokitu behar du: baliteke guri proiektu honetan funtzionatu digunak beste proiektu batzuetarako balio ez izatea. Nolanahi ere, kudeaketarik onena, funtzioen definizio onena eta tresnarik onenak alferrikakoak dira atzean ez badago EJIEK proiektu honetarako bildu duenaren tankerako lan-taldea. Gurean, Ikerrek, Javik, Davidek Patxik eta Sarak lortu dute hori. Kontu-zenbakiak ziurtatzeko pasabidea: arazo sinplea eta konponbide konplexua Oro har, administrazioek herritar bati zerbait ordaindu behar diotenean, kontu-zenbakiaren titulartasunaren ziurtagiria eskatzen diote. Hori horrela, administrazioek dirua jaso behar duenaren kontu batean sartuko dela egiaztatzen dute. Hasiera batean, titulartasuna ziurtatzeko izapidea erraza da: herritarrak finantza-erakundean eskatu besterik ez du egin behar. Hala eta guztiz ere, eragozpen handiak ditu: Aurrez aurreko izapidetzean, herritarrak beste joan-etorri bat egitera behartzen ditu: administrazioaren leihatilara joateaz gain, finantza-erakundearen leihatilara ere joan behar du. Izapidetze elektronikoa zailtzen du: orain arte, herritarrak hau egin behar izan du: finantza-erakundera joan, ziurtagiria lortu, eskaneatu eta elektronikoki izapidetzeko entregatu. Hortaz, beharrezkoa dirudi administrazioaren eta finantza-erakundearen arteko elkarreragingarritasun-mekanismo bat izatea; hartara, izapide deseroso hori saihestuko da. Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza hortaz jabetu da, eta kontu-zenbakiaren titulartasuna ziurtatzeko pasabide bat garatu du, finantza-erakundeekiko pasabideen arloan, finantza-erakundeei galdera soil bat egiteko: X NANa Y kontu-korrontearen titularra al da? Arazo sinplea eta konponbide konplexua Hala esanda, erraza dirudi, eta bada erraz samarra; baina gauza zaildu egiten da, honakoa kontuan hartzen badugu: Elkarreragingarritasun-mekanismoak finantza-erakunde kolaboratzaile guztiekin ezarri behar dira (BBK, Vital, Kutxa, Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBVA, Santander, Banco SabadellGuipuzcoano, Bankoa, IparKutxa); hortaz, proiektua hamar aldiz handitzen da. Pasabideak NANa-Kontu-zenbakia pareen datu-base baten ziurtapena lortzeko aukera ematen du (ehunka edo milaka erregistro). Beraz, honako hau gogoan hartu behar dugu: NANa-Kontu-zenbakia pareen lotean, hainbat finantza-erakundetako kontuak irits daitezke. Hori dela-eta, ziurtapen-pasabideak lotea «zatitu» behar du, eta finantza-erakunde bakoitzari soilik bere bezeroen kontu-zenbakiak bidali. Finantza-erakunde bakoitzak bere sistemak ditu, eta batzuek EZ dute ehun erregistro baino gehiagoko loterik onartzen. Beraz, berriro «moztu» behar da lotea, eta hainbat bidalketa egin. . horren ondorioz, ziurtapen-pasabideak finantza-erakunde bakoitzaren lote bakoitzaren erantzunaren zain egon behar du, eta emaitzak «multzokatu» behar ditu erantzuna itzuli baino lehen. Bada Eusko Jaurlaritzarekiko elkarreragingarritasun-mekanismorik EZ duen finantza-erakunderik (esaterako, Bankinter). Kasu horietarako sistema seguru bat dago: finantza-erakundeko arduradun batek baliozkotzea lineaz kanpo egingo du, eta erantzuna sisteman sartuko da, datuak automatikoki trukatzen dituzten finantza-erakundeek linean sartzen dituzten erantzunak bezalaxe. Finantza-erakunde horietako baten kontu-zenbakiaren titulartasunaren ziurtapena behar denean: 1. Sistemak posta elektroniko bat bidaliko dio finantza-erakundeko arduradunari. 2. Posta elektronikoak finantza-erakundeekiko pasabideak kudeatzeko aplikaziorako sarbidea du, eta arduradunak izapidetzeke dauden titulartasun-eskaerak ikus ditzake. 3. Arduradunak «eskuz» kontsultatuko ditu bere sistema informatikoak, eta, aldi berean, izapidetzeke dauden eskaerak erantzungo ditu banan-banan. 4. Arduradunak paketea bidaltzen duenean, erantzunak sisteman sartuko dira, finantza-erakunde kolaboratzaileengandik automatikoki jasotzen direnak bezalaxe. Sistema konplexu horri esker, administrazioan planteatzen diren hainbat arazo konponduko dira: Dagoeneko EZ da beharrezkoa herritarrari titulartasun-ziurtagiri bat eskatzea, dirua non sartuko den ziurtatzeko laguntza eskatzen duenean. Administrazioak bere hirugarrenen datu-baseak «araztu» ditzake, bai eta ezabatu edo herritarrari kontu-zenbakia berriro eskatu ere, zuzena ez bada; hartara, kontua existitzen ez delako gertatzen diren ordainketa-uko asko saihestuko dira. Herritarri ordainketa egin baino lehen, administrazioak kontu-zenbakiaren titulartasunaren ziurtasuna izan dezake, eta finantza-erakundean ordainketa ukatzea ere saihesten da. Erabiltzaile-interfazea euskadi.net webgunean Baina, aurrekoa EZ da dena; kontu-zenbakien titulartasuna ziurtatzeko pasabidea sistema informatiko bat da, beste sistema informatiko batzuek erabil dezaketena (beste aplikazio batzuek), baina kanpoan gelditzen dira «bezero» edo erabilera-kasu potentzialak: Beren sistemak pasabidearekin konektatzeko bitartekorik ez duten administrazioak. Aurretik zeuden eta egokitzeko eta pasabidearekin konektatzeko denbora (eta dirua) eskatzen zuten izapidetze-aplikazioak. Eta abar. Kasu horietarako guztietarako, erabiltzaile-interfaze bat garatu da euskadi.net webgunean. Horri esker, herritarrak ez du finantza-erakundera joan behar bere kontu-zenbakiaren titulartasun-ziurtagiria lortzeko, Internet bidez lor baitezake:
  1. Herritarra pasabidearen erabiltzaile-interfazera sartuko da.
  2. Bere kontu-zenbakia sartuko du.
  3. Ziurtagiri elektroniko baten bitartez, finantza-erakundean datuak kontsultatzeko baimena sinatuko du.
  4. Baimena lortu ondoren, sistemak finantza-erakundeari egingo dio kontsulta.
  5. Emaitza jasotzean, sistemak EZO (erreferentzia-zenbaki osoa) bat duen ziurtagiria igorriko du. Zenbaki horrek ziurtagiriaren egiazkotasuna bermatzen du.
  6. Herritarrak administrazioak kontu-zenbakiaren titulartasuna ziurtatzea eskatzen dion tokietan aurkez dezake ziurtagiria.
Funtzionaltasun hau oso interesgarria da, batik bat, administrazio txikientzat; izan ere, herritarraki finantza-erakundera joatea saihets dezake hari esker, modu errazean eta ezer garatu beharrik izan gabe. Une honetan, pasabidearen erabiltzaile-interfazea handitzen ari gara, funtzionarioak herritarraren izenean jardun ahal izan dezan, eta kontu-zenbakiaren titulartasun-ziurtagiria administrazioaren leihatilan bertan lortu ahal izan dezan, espedientean sartzeko.

Negozio-ikuspegia

Beste behin esan beharra dago, proiektu hau Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzako teknikarien -batez ere, Juan Luis- eta proiektuko lantaldeko kide diren EJIEko teknikari bikainen (Iker, David, Patxi, Javi eta Sara) negozio-ikuspegiaren fruitua dela. Beren lana ezinbestekoa da sistema konplexu hau errealitate bihurtzeko.