Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Erregistro Elektroniko Orokorra: sorrera, funtzionamendua eta bilakaera

Erregistro Elektroniko Orokorra

egilea: Sara Eguiluz, 

Erregistroak Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak arautzen ditu, eta bertan jasotakoaren arabera, Erregistro Elektroniko Orokorrak ataritzat funtzionatu behar du, beste erregistro batzuekin interoperagarria eta interkonektatua, erakunde bakoitzaren erregistroetarako sarbidea errazteko asmoz.

Hori dela eta, 2019ko uztailaren 29an, EAEko Administrazio Publikoaren Erregistro Elektroniko Orokorra inplementatu zen euskadi.eus-eko Egoitza Elektronikoan.

Erregistrorako sarbidea Egoitza Elektronikoan eskuragarri dauden zerbitzuen fitxen bitartez egiten da (Tramiteen Katalogoa), baina horrekin batera, Erregistro Elektroniko Orokorrari esker, eskabideak eta bestelako agiriak aurkeztu ahal izango dira formulario normalizaturik edo tramitazio elektronikorik ez duen EAEko Administrazio Publikoko edozein zerbitzuren aurrean.

Tramitazio elektronikorik ez duten zerbitzuen kasuan, tramitazio-fluxu bat egokitu zaie Erregistro Elektroniko Orokorrean, herritarrekiko prozeduraren interakzio elektroniko osoa bermatzeko.

Erregistro Elektroniko Orokorra bakarra da EAEko Administrazio Publiko osoarentzat (orokorra zein instituzionala), eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzari atxikitako Zuzenean Zerbitzuak kudeatzen du hasierako mailan. Ondorengo mailan, berriz, sailetako nahiz erakunde autonomoetako Zerbitzuetako Zuzendaritzek edo organismo baliokideek kudeatzen dute, Sailei dagozkien herritarrentzako arreta eta informazio-zerbitzuen funtzionamendu egokia (2. eta 3. mailak) ziurtatzeko organo eskumendunak diren aldetik.

Beren-beregi nabarmendu behar da, eskabide berri bat egiterakoan, lehenik eta behin tramiteen katalogoan bilatu behar dela. Prozedura elektroniko espezifikoa edo formulario normalizatua badago, nahitaez erabili beharko da; bestela, tramite-eskaera bertan behera gera daiteke.

Erabilera errazteko, harremanetarako kanal hauek prestatu dira herritarrentzat:

  • Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua 012 telefonoaren bidez (informazio orokorra)
  • Erabiltzaileentzako Arreta Zentroa, 945 01 68 38 telefonoaren bidez (tramitazio elektronikoan gerta daitezkeen arazo teknikoetarako)
  • Harremanetarako formularioa

Gainera, Administrazioko profesionalek honako baliabide hauek erabil ditzakete:

Erregistro Elektroniko Orokorra 2019ko uztailaren amaieran abiarazi zenez geroztik, sarreren kopurua etengabe gehituz joan da.

Erantsitako koadroan ikus daitekeenez, sarreren kopurua izugarri handia da:

Sailen artean, hauxe da egoera:

Erakunde Autonomoen kasuan ere, sarrera kopuru handi samarra dago, sailetan bezain ugariak ez diren arren:

Nabarmentzekoa da, aurrez aurreko arreta-bulegoen hasierako itxieraren eta nahitaezko hitzorduaren geroko ezarpenaren aurretik, tramitazio digitalerako kanalek hartu duten garrantzia. Erregistro Elektroniko Orokorra ez da salbuespena izan joera honetan.

Ondoko grafikoan ikus daitekeenez, igoera etengabea izan da 2020an eta ia-ia bere horretan mantendu da denboran zehar, abuztuan izan ezik.