Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGP Euskadiren 3. konpromisoaren bideoa: herritarren partaidetzarako i-laba

OGP konpromiso 3

egilea: Pegip2020, 

OGP gobernu irekirako aliantzak gobernantza eredu eraginkorragoak eta gardenagoak bultzatu nahi ditu. Gizartea aldatu da, eta herritarrek komunitatearen etorkizuna eraikitzeko soluzio berritzaileen partaide eta bultzatzaile izan nahi dute.

Horixe da OGP Euskadiren 3. konpromisoaren funtsa, euskal administrazio publikoan lankidetzan jarduteko eta parte hartzeko modu berriak sortuko dituen Euskadiko herritarren parte-hartzeari buruzko berrikuntza publikoko laborategi bat eratzeko asmoz.

Bideo honetan, konpromiso horren jatorria azaldu eta, luze gabe, herritarren parte-hartzerako ilab-ak bideratuko duen berrikuntza eta ezagutza-trukearen mesedeko gune hori sortzeko emango diren pausoak zehaztu dira:


Ilab-ak parte hartzeko modu berriak partekatzen dituzten askotariko eragileen arteko sarea sortuko du. Mundu guztiari irekitako komunitate honek hobekuntzak bultzatuko ditu gure gizartean.

Helburua da herritarren parte-hartzearen ilab-a sortzea Euskadin, honako hauetan oinarrituta:

  • Lankidetza publiko-pribatua: balio publikoa batera sortzeko herritarren parte-hartzearen gainean ikasteko espazioa izatea
  • Berrikuntzak esperimentatzea herritarren parte-hartzean, eskala txikiko proiektu pilotuen sustapenaren eta horien testatzearen bidez
  • Enpatizatzeko, definitzeko, asmatzeko, ereduak ezartzeko eta testatzeko aukera ematen duten metodologia berritzaileak eta sortzaileak erabiltzea
  • Arriskua kudeatzea; horren bidez, administrazioek hobeto esperimentatuko eta toleratuko dute porrota, herritarren artean duen eragina gutxitzearen ondorioz
  • Berrikuntza publikoarekiko konpromisoa, gobernu onerako: integritatea, gardentasuna, kontuak ematea eta lankidetza eraikitzailea
  • Erakundeen arteko erreferentea duen jarduketa, jardunbide egokiak zabaltzeko

Konpromiso honi buruzko informazio guztia OGP Euskadiren webgunean kontsulta dezakezu.