Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2019ko azaroaren 10a. Webgune interesgarriak.

A) EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAKUNDEAK

  • Aldizkari ofizialak: EHAA / ALHAO / BAO / GAO. Argitalpen horietan zabaltzen dira, intereseko beste gai batzuen artean, mahaiak eta hauteslekuen helbideak, udalerri bakoitzeko hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko tokiak eta lokalak, hauteskunde-batzordeen osaera, langileek bozkatu ahal izateko lan-eskubideei buruzko araudia, mahaietako kideei dagozkien eskubideei buruzkoa, eta abar.
  • EUDEL: Euskal Autonomia Erkidegoko udalen posta helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
  • Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetea: Azaroaren 10eko hauteskunde orokorrei buruzko hauteskunde-inkestak dituzten soziologia-ikerlanak.
  • Udal-webguneak: Bilbao / Donostia /Vitoria-Gasteiz / Getxo / Irun. Atari horietan, besteak beste, botoa emateko hauteskunde-mahaiarekin eta hauteslekuarekin, botoa posta bidez emateko epeekin eta abarrekin erlazionatutako informazioa kontsultatzeko aukera dago.

B) ESTATUAREN ERAKUNDEAK:

  • Diputatuen Kongresua, legegintza-ganbera horren eskumenak eta osaera ezagutzeko.
  • Senatua, ganbera horrek nola funtzionatzen duen eta zer eskumen dagozkion jakiteko.
  • BOE: Agerkari horretan, intereseko beste gai batzuen artean, argitara ateratzen dituzte HAOLO garatzeko araudia, Hauteskunde-Batzorde Zentralaren erabakiak, hauteskunde orokorren emaitza ofiziala.
  • INE. Hautesle Erroldaren Bulegoaren atalean, datu hauek kontsultatu daitezke: pertsona bat hautesle-erroldan dagoen ala ez, hautesle-erroldako datuak —Espainian bizi direnenak zein aldi baterako atzerrian bizi direnenak—, botoa emateko hauteskunde-mahaiaren eta hauteslekuaren helbidea, posta bidezko botoa emateko izapideen egoera, eta udalerrietako zuzenbidezko biztanleriaren zifrak.
  • Barne Ministerioa. 2019ko azaroaren 10eko hauteskunde orokorrei buruzko webgunean, besteak beste, informazio hauek daude: nola bozkatu, hauteskunde-egutegia, inprimaki elektronikoak, kanpaina instituzionalak, alderdi politikoetarako informazioa, mahaietako kideak eta hauteskunde-prozesuaren barruko irisgarritasuna. Espainian bizi diren hautesleek posta bidez bozkatzeko erabili beharreko eskaera-inprimakia deskarga daiteke, baita aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle-egoiliarrek erabili beharrekoa eta atzerrian bizi diren hautesle-egoiliarrek (AEHE) erabili beharrekoa ere.. Halaber, Espainian 1977tik izan diren estatu-eremuko hauteskundeetako emaitzen datu-basea kontsulta daiteke.
  • Hauteskunde-Batzorde Zentrala. Hauteskunde-administrazioko erakunde gorena da, eta haren jarraibideak nahitaez bete beharrekoak dira. 
  • Konstituzio Auzitegia, hauteskundeetako babes-errekurtsoei eta hautagaitzen aldarrikapenari buruzko errekurtsoei buruzko informazioa izateko.
  • EHKE. Estatuko Herri Kontuen Epaitegia hauteskunde orokorretan parte hartzen duten alderdi politikoen kontuak ikuskatzeaz arduratzen da.
  • Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa: «Herritarrentzako zerbitzuak» atalean, «atzerritik bada» aukeran, «Hauteskundeetan parte hartu» hautatu behar da. Atal horretan, atzerrian aldi baterako bizi direnek posta bidez botoa emateko eskaera egiteko inprimakia dago (PDF formatuan), bai eta horri buruzko informazioa ere.
  • Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren enbaxadak eta kontsuletxeak: mundu zabalean Espainiak dituen enbaxadetako kontsul-atalen eta kontsul-bulegoen direktorioa dakar. Informazio hori funtsezkoa da jakiteko ea non eskatu behar duten posta bidezko botoa atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarrek eta atzerrian aldi baterako bizi direnek.
  • CIS (Ikerketa Soziologikoen Zentroa): ikerketa soziologikoen barometroa, azaroaren 10eko hauteskunde orokorrei buruzko hauteskunde-inkestekin.

Azken aldaketako data: