Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 3253
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/05/15
  • Argitaratze-data: 2008/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia; Ogasun

Testu legala

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen duenez, babes ofizialeko etxebizitzen lehen eta bigarren eskualdatzeetako eta ondorengo eskualdatzeetako gehieneko prezioak dagokion etxebizitzaren edo eranskinaren azalera erabilgarria Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduaren bidez zehaztuko den diru-kopuru batekin biderkatuta kalkulatuko dira, etxebizitza motaren eta etxebizitza dagoen udalerriaren arabera. Era berean, prezioen aginduek alokairu-kontratuei aplikatzekoak diren gehieneko errentak erregulatuko dituztela aipatzen da artikulu horretan.

Babes ofizialeko gehieneko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko abuztuaren 25eko Aginduaren bidez garatu zen arauari jarraiki garai hartan indarrean zegoen babes ofizialeko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, eta etxebizitza mota bakoitzaren gehieneko prezioak ezarri ziren eta agindu horretan ezarri zen 2005. urtetik aurrera gehieneko prezio horiek automatikoki eguneratuko zirela urtero irailaren 1ean, ekaineko urtetik urterako indizeari dagokion Estatistikako Institutu Nazionalak argitaraturiko Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko Kontsumoko Prezioen Indize orokorraren urtetik urterako ehuneko-hazkundea kontuan izanda. Automatikotasun hori kontuan hartuta, gaur egun honako hauek dira 2007ko irailaren 1az geroztik indarrean dauden gehieneko prezioak:

  1. ¿ Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak:

    I. eranskineko udalerrietan daudenak: 1.384,32 euro/m2 erabilgarri.

    II. eranskineko udalerrietan daudenak: 1.339,36 euro/m2 erabilgarri.

    • Gainerako udalerrietan daudenak: 1.209,91 euro/m2 erabilgarri.

    • Edozein udalerritako eranskinak: 483,75 euro/m2 erabilgarri.

  2. ¿ Etxebizitza Sozialak:

    • Sustapen publikoa: 636,22 euro/m2 erabilgarri.

    • Sustapen pribatua: 845,74 euro/m2 erabilgarri.

    • Eranskinak: 385,02 euro/m2 erabilgarri.

      Dena den, 2003ko abuztuaren 25eko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu hori osorik berraztertu behar da aginduaren erregulazioa babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretu berrira egokitzeko. Zenbateko horiek ere berraztertu egin behar dira, kontuan izanda, alde batetik, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarriak ezarritako erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzentzako prezio bat finkatzeko premia eta, bestetik, babes ofizialeko etxebizitzen prezioa kalkulatzeko sistema etxebizitzen azaleren arabera egokitu beharra logika arrazionalagoari jarraitzeko kostuen banaketan, etxebizitza handiek zein tamaina txikiagokoek izan beharreko ekipamendu-premiak kontuan hartuta. Bestalde, erregimen orokorreko eta tasatuko babes ofizialeko etxebizitzen eranskinen gehieneko prezioei dagokienez, eta kokapenaren arabera dagozkion etxebizitzei buruz agindu honek adieraziriko prezioekiko eranskin horien proportzionaltasuna atxikitzeari begira, horien erreferentziaren ordez etxebizitzaren oinarrizko prezioari aplikatzekoa den ehuneko finko bat jartzea aukeratu da.

      Bestalde, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioari buruzko II. eranskina aldatu da, zerrenda hori lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak beharturiko udalerri berrietara egokitzeko, etxebizitza babestuen estandarra gauzatzeko. Aukera baliatu da eranskin horretan behar bezala biltzeko Ziortza-Bolibarko udalerria, udalerri independente gisa, Markina-Xemeingo udalerritik bereizi baitzen 2004ko azaroaren 30ean Bizkaiko Batzar Nagusiek harturiko erabakiaren bidez, eta 2005eko urtarrilaren 1ean hasi zen indarrean erabaki hori.

      Horren arabera, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 4. artikuluan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren azken xedapenen arteko lehenengoan ezarritakoari jarraiki, honako hau

Agindu honen helburua babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 6. artikulua garatzea da, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioei buruzkoa.

  1. ¿ Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko etxebizitzak.

    1. Etxebizitzaren gehieneko prezioa etxebizitza kokatzen den udalerriaren mende egongo da:

      1. Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzak:

        1. eranskinean bilduriko udalerriak. Oinarrizko prezioa: 1.384,32 euro/m2 erabilgarri.

        2. eranskinean bilduriko udalerriak. Oinarrizko prezioa: 1.339,36 euro/m2 erabilgarri.

          Gainerako udalerriak. Oinarrizko prezioa: 1.209,90 euro/m2 erabilgarri.

          Oinarrizko prezioari 0,4ko ehunekoa aplikatzearen ondorio izango da eranskinen m2 erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

      2. Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko Etxebizitzak:

        1. eranskinean bilduriko udalerriak. Oinarrizko prezioa: 2.353,32 euro/m2 erabilgarri.

        2. eranskinean bilduriko udalerriak. Oinarrizko prezioa: 2.276,90 euro/m2 erabilgarri.

          Gainerako udalerriak. Oinarrizko prezioa: 2.055,30 euro/m2 erabilgarri.

          Oinarrizko prezioari 0,25eko ehunekoa aplikatzearen ondorio izango da eranskinen m2 erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

    2. Babes ofizialeko erregimen orokorreko zein erregimen tasatuko etxebizitzen gehieneko prezioak honela zehaztuko dira:

      Etxebizitzaren lehenengo 45,00 metro karratu erabilgarriak. Oinarrizko prezioa 1,15eko indizearekin biderkatuta.

      Etxebizitzaren 45,01 metro karratu erabilgarritik 60,00 metro karratu erabilgarrira bitarte. Oinarrizko prezioa 1,10eko indizearekin biderkatuta.

      Etxebizitzaren 60,01 metro karratu erabilgarritik 75,00 metro karratu erabilgarrira bitarte. Oinarrizko prezioa 1eko indizearekin biderkatuta.

      Etxebizitzaren 75,01 metro karratu erabilgarritik 90,00 m2-ra bitarte. Oinarrizko prezioa 0,4ko indizearekin biderkatuta.

      Arauaren arabera aurreikusitako zirkunstantziak tarteko, etxebizitzak 90,00 m2 baino gehiago baditu, 90,01 metro karratutik aurrera oinarrizko prezioa 1eko indizearekin biderkatuta aplikatuko da.

    3. Babes ofizialeko erregimen orokorreko eta erregimen tasatuko etxebizitzetan, dentsitate txikian, kalkulaturiko etxebizitzaren gehieneko prezioa % 10 ere gehitu ahalko da aurreko letran xedaturikoaren arabera.

  2. ¿ Etxebizitza Sozialak:

    1. Sustapen publikoa. Gehieneko prezioa: 636,22 euro/m2 erabilgarri.

    2. Sustapen pribatua. Gehieneko prezioa: 845,74 euro/m2 erabilgarri.

    3. Etxebizitzaren gehieneko prezioari 0,46ko ehunekoa aplikatzearen ondorio izango da eranskinen m2 erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

  3. ¿ Hori gorabehera, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 39/2008 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan biltzen diren babes ofizialeko etxebizitzentzako gehieneko prezioa bigarren eta hurrengo eskualdatzeetan lehen eskualdatzean aplikaturiko prezio bera izango da, eta azalera erabilgarriko m2 bakoitzeko salmentako prezioa berraztertzen den neurri berean eguneratu ahalko da, dagokion udalerrian eta etxebizitza mota bererako, aldez aurretik aipaturiko 39/2008 Dekretuaren 2. artikuluak ezarririko sailkapenaren arabera.

  4. ¿ Prezioak urtero eguneratuko dira automatikoki irailaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion Kontsumoko Prezioen Indize orokorraren urtetik urterako ehuneko-hazkundea -ekaineko urtetik urterako indizeari dagokiona- kontuan izanik; Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen du datu hori.

  5. ¿ Modu iraunkorrean kalifikaturiko eta erabiltzaile edo erosleek alokairura bideraturiko babes ofizialeko etxebizitzak bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan saltzen badira, honako prezio hauetan besterendu ahalko dira:

    1. Behin betiko kalifikazioa egin zenetik kontatzen hasita, 1. eta 15. urteen artean salduz gero, une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioan.

    2. Behin betiko kalifikazioa egin zenetik kontatzen hasita, 15. urtetik 40. urtera bitarte salduz gero, une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioan, gehi % 20.

  6. ¿ Bigarren eta ondorengo eskualdatzeetako gehieneko prezioa, artikulu honetan xedaturikoaren arabera kalkulaturikoa, aurreko eskualdatze hurrenean prezio eta legearen arabera eska daitezkeen tributu gisa ordainduriko diru-kopurua baino txikiagoa bada, diru-kopuru horretaraino igo ahalko da gehieneko prezioa bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan.

  1. ¿ Urteko gehieneko errenta. Bizikidetza-unitate errentatzailearen urteko diru-sarreren arabera ezarriko dira, etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 19. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoari jarraiki zenbatuko dira.

    1. Erregimen orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzak:

      • Gehienez 21.000 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 4.

        21.000 euro-tik gorako eta gehienez 27.100 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 5.

        27.100,00 euro-tik gorako eta gehienez 33.000 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei ezar dakiekeen balioaren % 6.

        33.000 euro-tik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 7.

    2. Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko Etxebizitzak:

      • Gehienez 21.000 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 2,5.

        21.000 euro-tik gorako eta gehienez 27.100 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 3.

        27.100,00 euro-tik gorako eta gehienez 33.000 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 3,5.

        33.000 euro-tik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 4.

    3. Etxebizitza Sozialak:

      • Gehienez 3.000 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 2.

        3.000,00 euro-tik gorako eta gehienez 9.000,00 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 3.

        9.000,00 euro-tik gorako eta gehienez 15.100 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 4,5.

        15.100,00 euro-tik gorako eta gehienez 18.100 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei ezar dakiekeen balioaren % 6.

        18.100,00 euro-tik gorako eta gehienez 21.000 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 7,5.

        21.000 euro-tik gorako eta gehienez 24.100,00 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 9.

        24.100 euro-tik gorako eta gehienez 28.846,00 euro-ko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 11.

        28.846,00 euro-tik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: etxebizitzari eta eranskinei salmentan ezar dakiekeen balioaren % 12.

  2. ¿ Alokairu-kontratuko urte bakoitzaren amaieran, urteko gehieneko errenta berriz aztertuko da, etxebizitzaren prezio eguneratuari dagokion ehunekoa aplikatuta, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren arabera.

Babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko abuztuaren 25eko Agindua indargabetzen du agindu honek, baita aginduan xedaturikoaren aurkakoak diren xedapen guztiak ere, horien babespean sortutako egoerei aplikatzen jarraitu ahal izateko aukera aparte utzi gabe.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean eta agindu hau indarrean hasi den unean behin-behineko kalifikazioa lortu ez duten 2008ko ekitaldi honetan aurkezturiko behin-behineko sailkapeneko eskaerentzat izango da aplikatzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 15a.

Etxebizitza eta Gizartearen sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Azalera erabilgarriko metro karratu bakoitzeko erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetan 1.384,32 euroko salmentako oinarrizko prezioa eta babes ofizialeko erregimen tasatuko etxebizitzetan 2.353,32 euroko salmentako oinarrizko prezioa duten udalerriak.

Vitoria-Gasteiz

Amorebieta-Etxano

Barakaldo

Basauri

Berango

Bilbao

Durango

Erandio

Galdakao

Gernika-Lumo

Getxo

Leioa

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Sopelana

Andoain

Arrasate

Astigarraga

Donostia-San Sebastián

Errenteria

Hernani

Hondarribia

Irun

Lasarte-Oria

Lezo

Oiartzun

Pasaia

Tolosa

Zarautz

Azalera erabilgarriko metro karratu bakoitzeko erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetan 1.339,36 euroko salmentako oinarrizko prezioa eta babes ofizialeko erregimen tasatuko etxebizitzetan 2.276,90 euroko salmentako oinarrizko prezioa duten udalerriak.

Agurain

Amurrio

Laudio

Oyón-Oion

Abadiño

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Alonsotegi

Arrankudiaga

Arrigorriaga

Bakio

Balmaseda

Barrika

Bermeo

Berriz

Derio

Elorrio

Ermua

Etxebarri

Gorliz

Güeñes

Igorre

Iurreta

Larrabetzu

Lekeitio

Lemoa

Lemoiz

Lezama

Loiu

Markina-Xemein

Mungia

Muskiz

Ondarroa

Urduña-Orduña

Ortuella

Plentzia

Sondika

Ugao-Miraballes

Urduliz

Valle de Trápaga-Trapagaran

Zaldibar

Zalla

Zamudio

Zaratamo

Zeberio

Zierbena

Ziortza-Bolibar

Aretxabaleta

Azkoitia

Azpeitia

Beasain

Bergara

Deba

Eibar

Elgoibar

Eskoriatza

Getaria

Ibarra

Lazkao

Legazpi

Oñati

Ordizia

Orio

Soraluze-Placencia de las Armas

Urnieta

Urretxu

Usurbil

Villabona

Zestoa

Zizurkil

Zumaia

Zumarraga