Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KSIAtea INFORMAZIO PILULAK 2019.08.08

 Kontratazio publikoa (logoa)KSIatearen lehen edizio pilotua aurrera doa, egun, diagnostikoen egite fasean dagoelarik. KSIatea, euskal enpresek merkatu berriak bilatzeko beharrari erantzuteko eta laguntzeko bokazioarekin jaio zen.

Momentu honetan, KSIatea Nazioartekotze Diagnostikoen burutze fasean dago. Prozesu honetatik irtendako txostenak, enpresek nazioarteko merkatuei aurre egiteko orduan, beren erakundearen egoeraren erradiografia eskainiko dute.

Orain arte, partaidetza pozgarria izan da eta programa pilotuak 56 eskaera jaso ditu, horietatik 53 KSIatearen diagnostiko fasean onartuak izan dira.

Enpresen lurralde historikoen araberako partaidetzari dagokionez, Bizkaia (%45-a) eta Gipuzkoaren (%44-a) artean oreka dago, hala ere, Araban (%11) partaidetza baxuagoa izan da.

Kultura eta Sormen Industrien sektore bakoitzaren partaidetzari dagokionez, KSIateak kultura eta sormen industrien sektore guztien ordezkapen garrantzitsua dauka. Arte Eszenikoen (%20-a), Ikus-entzunezkoen (%18-a) eta Musika (%16-a) sektoreen eskaeren kopurua nabarmentzen da.