Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

La memoria de la nieve. Sinopsis

Víctor Gorelikov bere memoriak idazten hasi zen Kremlinek Sobiet Batasuna amaitutzat eman zuenean. Eta hori badaki La memoria de la nieve kontatzen digun narratzaileak. Memoria haietako hitz asko erabiliko ditu Gorelikoven bizitza kontatzeko orduan. Baina hitz gehienak narratzailearenak dira eta ez Gorelikovenak.

Eta Gorelikovek badu zer kontatua. Umezurtz etxe batean hazi zen, lagun gutxi eta berotasun gutxiagorekin. Akademia militar batean egin zuen nerabezaroa, lagun gutxi eta berotasun gutxiagorekin. Eta heldutasunean ejertzitora iritsiko da inon diren zerbitzurik berezienak egitera. Bere bizitza bidaia guztian Yuri izango du era batera edo bestera alboan. Ustez bere lagunik onenak, ordea, ez dela bere lagunik onena frogatuko dio behin baino gehiagotan. Nahiz, urteek aurrera egindakoan jabetuko den Víctor, laguna izan bazela Yuri, eta bere heriotza ikertzeagatik sartuko da ikerketa berezi bezain desatsegin batean.

Víctor komentzituta bizi da benetako mundua deitzen dioguna, dena, antzoki bat besterik ez dela, jolas bat. Eta benetan berak ezagutzen duen benetako munduak hala dirudi: antzoki ilun bat, jolas krudel bat.