Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antonio Altarriba

Zaragozan jaioa, 1952an. Frantses-Literatura katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Irudia eta ikusmira gauzatzeko idazlanek eskaintzen duten aukeraz eta irudiak berak narraziorako duen aukeraz eta hauen arteko uztarduraz kezkatua, gai hauen inguruko liburuak idatzi ditu (Sobre literatura potencial Universidad del País Vasco 1987, Comicsarías. Ensayo sobre una década de historieta española PPU 1987, La España del tebeo. La historieta española de 1940 a 2000 Espasa Calpe 2001), eta komikiak, idazkera eta espazioa, literatura aukerei buruz artikulu ugari idatzi ditu munudu osoko aldizkarietan. Gionista gisa bi komiki liburuen egile da (Desfase, Ikusager 1986 y Detective, Ikusager 1991) eta historia labur ugari argitaratu ditu hemengo eta atzerriko aldizkarietan. Pilar Albajar argazkilariarekin elkarlanean aritu izan da, ondoren herri desberdinetan ikusgai eta aldizkarietan eta katalogoetan argitaratu diren argazki multzoetarako gidoiak prestaketan. Lan hauen hautaketa Sueños en el cuarto oscuro (Vitoria-Gasteiz 1993), Sexo, pecados y miedo (Elgoibar 2001) liburuetan eta galeri desberdinetako katalogoetan (Vitoria-Gasteiz 1997, Toulouse 1998, Madril 2000), argitaratu dira. Idazle gisa, hainbat literatur-sari irabazi du eta bere narrazioak literatura aldizkarietan argitaratu ditu. 1994an El filo de la luna eleberria argitaratu zuen Ikusager argitaletxean. 1996an Tusquets editores-en narrazioa erotikoak biltzen dituen Cuerpos entretejidos liburua argitaratu zuen eta urte bereko abenduan Papeles de Zarabanda argitaletxean gai berdinen inguruko beste bilduma kaleratu zuen. El Mundu egunkariko Euskal Erico edizioan kolaborazioak idatzi ohi ditu kultura eta iritzi sailetan. Bere artikuluen hautaketa landua Contra corriente liburuan (Prames argitaletxea, Zaragoza 2000. urtea) argitaratu du.