Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Jesus Maria Lasagabaster Madinabeitia jauna, epaimahaiburu.
Igor Estankona Bilbao jauna, epaimahaikide.
Mikel Garmendia Ugarte jauna, epaimahaikide.
Gerardo Markuleta Gutierrez jauna, epaimahaikide.
Eukene Martin Sanpedro andrea, epaimahaikide.
Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Epaimahiaren erabakia:

Epaimahaiak liburu finalisten guztien kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, gehiengoz erabaki du Itxaro BORDAren %100 basques izenarekin idatzitako eta Susa argitaletxean argitaratutako liburuari “Euskadi Saria” ematea.

Liburu honen aurrean, irakurleak ez du aterabiderik izango. Pertsonaiaren beraren bakardade bereziarekin egingo du topo hasiera-hasieratik. Bakardade hori norberaren eta ingurumariaren arteko apurketa mingarri eta era berean bizian oinarritzen da.

Gauza asko kabitzen da orrialdeotan. Guztiak daude, ordea, ipar Euskal Herriarenganako sentimendu gazi-gozo horren zerbitzura. Honako hauek eta gehiago eskaintzen ditu %100 BASQUE-k, aipu filosofikoen bidez zedarritutako atal bakoitzean: kontsumo-gizartearen zutabeak dardararazten dituen kritika, ironia, umorea, gogoeta, irudiak eta abar, irakurlearen konplizitatea eskatu eta lortzen dutenak.

Sariak (Zenbatekoa, Zertarakoa) :

  • 12.020.- €URO garbi: Eskuz esku.
  • 3.005.- €URO garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
  • 3.005.- €URO garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira: 18.030.- €URO garbi