Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2007ko literatura sariak

Voracidad - Azala

Izenburua: Voracidad
Irabazlea: Juan Bas

Argitaletxea: Ediciones B

Epaimahiaren erabakia

Epaimahaia

  • Javier de Dios López epaimahaiburu.
  • Miguel González San Martín, epaimahaikide.
  • Luisa Etxenike Urbistondo, epaimahaikide.
  • Teresa Calo Fontan, epaimahaikide.
  • Antonio Altarriba Ordóñez, epaimahaikide.
  • Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Sariak:

  • 18.000 euro. Eskuz esku.
  • 3.535 euros. Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira: Oroitikurra eta 21.535 euro


Epaimahaiak ikusitako merituak

Epaimahaiak erabaki du 2007. urteko Euskadi literatura saria, gaztelerazko literatura modalitateari dagokiona, JUAN BASen Voracidad lanari ematea.

Idazlanen literatura-kalitateari eta dimentsioari buruzko eztabaida zabala izan ondoren, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu lan hau saritzeko:

  • "Voracidad oso titulu esanguratsua da, sekula asetzen ez den gizarte irentsizale baten irrika bulimikoa, azkenean bere burua ere suntsitzeraino iristen dena; gaur egungo gizartearen eta hedabideen irakurketa satirikoa.”
  • "Erritmo biziko eleberria da, idazkera arinekoa, eta ahots bereziaz eta gogoeta zorrotzez hornitua. Gaurko bizimoduaren irudi grotesko, barregarri eta, aldi berean, zuhurra ematen du.”

Gaztelaniazko literaturari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

Gaztelaniazko literaturari dagokion sarian, Euskadi literatura saria jaso duen liburuaz gain, hauek izan dira finalistak:

  • La respuesta. Garcia Ronda, Angel (Taller de Mario Muchnick)
  • Cantos del dios oscuro. Murua, Kepa (El Gaviero Ediciones)
  • Un extraño envío. Otxoa, Julia (Menos Cuarto)
  • Nanga. Uribe, Willy (Leqtor)