Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2007ko literatura sariak

Voracidad - Azala

Izenburua: Voracidad
Irabazlea: Juan Bas

Argitaletxea: Ediciones B

Epaimahiaren erabakia

Juan Bas (Bilbao, 1959)

Gidoigilea izan da, komikiena, irratian, eta Farmacia de guardia eta Turno de oficio bezalako telesailetan. Ediciones Destinon argitaratu ditu narrazio laburretako liburu batzuk: Fernando Maríasekin idatzitako Páginas ocultas de la historia (1999), La taberna de los 3 monos (eta pokerrari buruzko beste ipuin batzuk) (2000), eta eleberriak ere bai: Alacranes en su tinta (2002) eta La cuenta atrás (2004). Anaya argitaletxean gazteentzako eleberri historikoak argitaratu ditu: El oro de los carlistas (2001) (Alianza berrargitaratua 2004an) eta Glabro, legionario de Roma (2002). Tratado sobre la resaca sasi-saiakera ere idatzi du (Temas de Hoy, 2003). 2006an Voracidad argitaratu zuen (Ediciones B). Eta atera berri du El número de tontos (El Correo, 2007), prentsan agertutako artikuluen bilduma. Bere lanak frantsesa, alemana, italiera, errusiera eta norvegierara itzuli dira. El Correon eta Vocentoren beste egunkari batzuetan zutabegilea da.