Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Felipe Juaristi Galdos jauna, epaimahaiburu.
Arantza Baltzategi Juldain andrea, epaimahaikide.
Xabier Kaltzakorta Elorza jauna, epaimahaikide.
- Jon Suárez Barrutia jauna, epaimahaikide.
Nerea Arregi Urriolabeitia andrea, epaimahaikide.
Francisca Pulgar Vernalte andrea, epaimahaiko idazkari.

Epaimahiaren erabakia:

Maila handiko beste lan eder batzuen artean aukeratu ostean, Haur eta gazteentzako “Euskadi” literatura sariko epaimahaiak Karlos Linazasororen Bota gorriak izeneko lana aukeratu du, eta aukeratu ere, aho eta gogo batez aukeratu du, aurtongo saridun.

Sariztatu duten lanaren meritu eta merezi onen artean, egitura, originaltasuna eta berrikuntza azpimarratu behar dira, batetik, eta hitzen jolas zein poetikotasuna, bestetik

Saria (Zenbatekoa):

  • 1.500.000.- pezeta garbi: Eskuz esku.
  • 250.000.- pezeta garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
  • 350.000.- pezeta garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira:2.100.000.- pezeta garbi