Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ormaiztegi, Zumarraga, Legazpi, Oñati, Arantzazu


ORMAIZTEGI 

Ormaiztegin Iriarte-Erdikoa izeneko etxea dago, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista bizi izan zena. XVIII. mendeko baserria da, birmoldatu ondoren museo bihurtu dena. Jeneral karlistaren eta hura bizi zen garaiaren omenezkoa da. Museoak, gauza pertsonalez, dekorazioaz, gai militarrez eta gutunez gain, XVIII. eta XIX. mendeen arteko euskal historiari buruzko oso dokumentazio adierazgarria gordetzen du.

ZUMARRAGAAntiguako Andre Maria Santutegia. Acceso a versión ampliada de la imagen de muestra (40Kb) 

Antiguako Andre Maria santutegia, Zumarragan, XVI. mendeko eraikin errenazentista da eta bitxi artistiko eta monumentaltzat hartzen da. Izan ere, zenbait adituk "ermiten katedrala" deitzen diote. Zumarragatik gertu dagoen mendi baten hegalean kokatuta dago eta bertatik herria ikusten da. Absidea eta hiru nabeko oinplano laukizuzena dauka. Oso eraikin sendoa da baina zurezko egitura du elementurik ikusgarriena. Eraikuntzaren itxitasuna ere nabarmentzen da. Izan ere, landa-elizen tipologian bete-betean barne hartuta egon arren, nahiko nabaria da haren babes- eta militar-kutsua. Ermitak, gainera, interes bereziko bi obra ditu: Andre Mariaren taila gotikoa eta Pietateari buruzko Gipuzkoako multzorik zaharrenetakoa. 

LEGAZPI 

Legazpiko Mirandaola burdinolaren historiak lau mende baino gehiago ditu, 1400. urtetik aurrera azaltzen baita dokumentatuta. Joan den mendearen hasiera arte egon da funtzionamenduan. Izan ere, itxi ziren azken burdinoletakoa da eta XVI eta XVII. mendeetan izandako burdinolen krisia gainditu zuen bakarrenetakoa. Mirandaola parkearen erdian dago eta gaur egun leheneratuta dago eta aldizka abiarazten da, burdinaren transformazioa olagizonek XIV. mendean egiten zuten bezalaxe erakusteko, artisau-moduan. Mirandaolako gaikako parkeak Legazpik bizi izandako bilakaera siderurgikoa ematen du ezagutzera, arrasto arkeologikoetatik hasita industria modernora iritsi arte.

OÑATI 

Oñatiri buruzko lehen berri dokumentatua 1149. urtekoa da. Garai hartan bai Oñati bai Gipuzkoa Nafarroako erresumaren barruan zeuden. Herri honek XVIII. mendean lortu zuen nabaritasuna. XIX. mendean dekretu bidez jaurerriak ezabatzearen ondorioz Gipuzkoan barne hartu zen, 1845. urtean.Oñatiko Unibertsitatea. Acceso a versión ampliada de la imagen de muestra (53Kb) 

Oñatiren aberastasun artistikoa esparru ugaritan da nabarmena, besteak beste, eskulturan. Unibertsitateak, parrokia-elizak eta Bidaurreta komentuak erretaulagintza errenazentista eta barrokoaren adibide bikainak biltzen dituzte.

Arkitekturari dagokionez, unibertsitatea da eraikin berezi eta adierazgarrienetakoa. 1584an ireki zuen Rodrigo Mercado de Zuazola Avilako apezpiku, Nafarroako erregeorde eta Granadako presidenteak. Estilo errenazentista-platereskoa du eta, zalantzarik gabe, garaiko arkitektura zibilaren erakusgarri hoberenetakoa da.

Garaiko gainerako unibertsitateek bezalaxe, barne-patioa, galeriak, kapera eta areto handiak ditu. Fatxada nagusiak hiru gorputz ditu, erdikoa eta kubo bana bi muturretan, dorre gisa. Patioak estilo klasiko miresgarria du, medailoi eta kasetoi mudejarrekin apainduta. Kaperan erretaula eder bat dago, Euskal Herriko Lehen Errenazimentuko interesgarrienetakoa, San Migelen eta eraikinaren titularra den Izpiritu Santuaren omenezkoa.

Erretaularen ezaugarri nagusiak dekorazioa eta polikromia aberats eta originala dira, ustez Pierres Picart-ena (Euskal Herriko garaiko eskultorerik hoberenetakoa) eta haren eskolarena den eskulturaren kalitateaz gain.San Migel Eliza. Acceso a versión ampliada de la imagen de muestra (30Kb) 

San Migel eliza euskal estilo gotikoko benetako museoa da, harlanduz eta hormarriz egina. XV. mendearen erdialdean eraikia da, lau nabe zabal ditu, zutabe sendoekin, eta gurutze-ganga sinpleekin estalita dago. Erretaula nagusia churriguereskoa da, XVIII. mendekoa, eta diseinu arkitektonikoagatik, osaeragatik eta tamainagatik nabarmentzen da. Altzariaren jatorrizko traza gordetzen duten gutxienetakoa da.

Eliza honetan, pietatearen kaperako erretaula platereskoa gailentzen da, bai tamainagatik, bai eta duen kalitate artistiko bikainagatik ere. Errenazimentuaren garaiko euskal erretaulagintzaren adibide bikaina da. Erretaula narratiboa da, fatxada-motako egitura arkitektonikoa duena, eta kutxategiak bankua, hiru gorputz eta atikoa ditu. Bost kalez osatzen da eta multzoa frontoi triangeluar handiarekin dago errematatuta. Erretaularen tailak aparteko adierazpen-bizitasuna du, eragin berruguetiarrarekin. Polikromia garai berekoa da, Erromatar deitutakoaren motakoa, irudien errakitismo erregosia nabarmentzen dela. Ikonografiak Andre Mariaren zikloaren, Pasioaren eta San Roke eta San Sebastianen (Oñatiko antzinako zaindariak) irudiak barne hartzen ditu. Fintasunagatik erdiko kaleko Pietatearen eszena nabarmentzen da.

ARANTZAZU (Oñati)Arantzazuko Santutegia. Acceso a versión ampliada de la imagen de muestra (40Kb) 

Arantzazuko santutegia modernoa eta interes arkitektoniko handikoa da. Inguruko natura malkartsura egokitzeko saioan, Francisco Saiz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoek eraiki zuten 1950 eta 1955 bitartean. Erretaularen dekoraziorako, Lucio Muñoz pintore eta eskultore madrildarra aukeratu zuten eta Eduardo Chillidari basilikan sartzeko obrak zuzendu zizkioten. Santutegiak gurutze latindarreko oinplanoa du, antzinako elizaren gainean eraikia. Aipatutako eliza, maila baxuagoan, kripta gisa dago. Absidea erdizirkularra da eta portikoaren gauzarik adierazgarriena frontisaren dekorazioa da, Jorge Oteiza eskultoreak kare-harrizko bloke handiekin egindako irudi antropomorfoen frisoarekin. Kripta osoa banakatutako horma-irudi handiz estalita dago eta oinak Nestor Basterretxearen lana dira. Tenpluaren irudi titularra, Arantzazuko Andre Mariarena, erretaulako nitxoan dago. Irudi gotikoa da eta XIII. eta XIV. mendeen artean egina da.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Azken eguneratzea: 2006/01/31