Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Euskal pilota 2010
Arautegia Pilota 2010
Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Pilotako Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2010eko maiatzaren 29 eta 30ean eta ekainaren 5ean Barakaldoko Gorostiza kiroldegian. Hona hemen arautegia:
1. Partaidetza
96-97 urteetan jaiotako haurrak.
Hiru pilotarik, eta entrenatzaileak osatuko dute talde bakoitza.
Hirugarren pilotariak, ordezkoak kasu, partiduan parte hartzeko aukera izango du titular bat kenduaz, horrela partaidetza sustatuaz. Dena den, aldaketa behin egingo da eta epaileari garaiz eta behar den bezala ohartaraziz.
Herrialde bakoitzean burututako eskolarteko txapelketetako irabazleek hartuko dute parte. Lehen fasea (herrialdeko eskolarteko txapelketa) jokatu ez bada, kasu horretan soilik lehiatu ahal izango dira azken txapelketa honetarako bereziki sortutako taldearekin. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da denboraldi honetako eskola-lizentzia indarrean edukitzea. Parte hartzaileak Txapelketara lizentzia eskolarra ekarri beharko dute.
2. Modalitateak
Eskuz binakakoa, neskak eta mutilak
Paleta goma, mutilak
Paleta Goma, neskak
Zesta Punta, mutilak
Paleta Larruz Mutilak
3. Joko-sistema
Txanda bakarreko liga
Irabazitako partida bakoitzeko, bi puntu emango zaizkio taldeari; puntu bakarra galdutako partida bakoitzeko, eta punturik ez, taldea partidara bertaratzen ez bada.
Lehen sailkatua –alegia, liga burututa puntu gehien eskuratu dituena– izango da irabazlea. Hurrengo postuak, modu berean finkatuko dira.
Bi bikoteren edo gehiagoren artean puntu-berdinketarik gertatzen bada, berdinketa horretan daudenen arteko “tanto average” onenaren arabera zehaztuko da sailkapena.
Berdinketa bi bikoteren artekoa besterik ez bada, elkarren aurka izandako lehia irabazi zuena galtzailearen aurretik egongo da sailkapenean.
Bi taldek besterik ez badute parte hartzen, partida bakarra egingo da, eta bertan zehaztuko da bietarik zein den irabazlea.
Talde bakar batek izena emanez gero, modalitatea bertan behera utziko da.
4. Jokorako materialak eta arauak
Distantziak eta tantoak:
|
Eskuzkoa mutilak |
Eskuzkoa neskak |
Gomazko Paleta Neskak |
Gomazko Paleta Mutilak |
Larruzko Paleta |
Zesta |
SAKEA |
10.50 m. |
7.00 m. |
14.00 m. |
17.50 m. |
21.00m |
28.00 m. |
FALTA |
10.50 m. |
7.00 m. |
10.50 m. |
14.00 m. |
14.00m |
14.00 m. |
PASA-MARRA
|
21.00 m. |
17,50 m. |
21.00 m. |
24.50 m. |
24.50 m. |
22.75 m. |
TANTOAK |
18 |
18 |
25 |
25 |
25 |
25 |
• Materialak (Pilotak):
Euskadiko Pilota Federazioak ipiniko du jokorako materiala, eta ezaugarri hauek izango ditu:
ESKU-PILOTA, MUTILAK: pilota mistoa edo ukitu-erdikoa.
ESKU-PILOTA, NESKAK: pilota goxoa
PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota.
PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota.
ZESTA PUNTA: ohiko pilota, 100-110 g bitartekoa.
PALETA LARRUZ: Cervino nº 1.
Osagarriak dituzten modalitateetan, jokalari bakoitzak bere “paleta”, “zesta”, “kaskoa”,…. eduki beharko ditu. Paleta goma eta Larruzko paletan babeserako betaurrekoak nahitaezkoa izango dira, aurrelari eta atzelarientzat. ( parte hartzaileren batek ez baditu betaurrekoak ekartzen, antolakuntzak utziko dizkio partidarako).
5. Sariak
Dominak emango zaie modalitate bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuei.
Horrez gain, opariak emango zaizkie partehartzaile guztiei.
6. Ezbeharren aurrean
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.
7. Azken oharra
Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Pilotako Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.