Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Kanoe 09

Arautegia Kanoe 2009

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Kanoe Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2009 Maiatzaren 30ean Gasteizko Nautikoan . Hona hemen arautegia:

1. Modalitatea


Gizonezkoen Kayak (k1), Emakumezkoen Kayak (k1) eta Kanoa (c-1)

2. Kategoriak


 A Infantilak: 1995.urtean jaiotakoak
 B Infantilak: 1996. urtean jaiotakoak

3. Talde osaera

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako lurraldeek eta kirol federazioek adostu bezala, joko hauetan aurretik aipatutako urteetan jaiotako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.

4. Izen emateak

Izenemateak lurralde bakoitzeko foru aldundien bitartez burutuko dira,2009ko maiatzaren 15a baino lehen.

5. Joku Arauak

Dortsalak froga hasi baino ordubete lehenago banatuko dira eta uneoro epaileek eta antolatzaileek ikusteko moduan jarri behar dira

Burutu beharreko distantzia 3.000 m-takoa izango da (2 itzuli).

Partehartzaile guztiek salbamendu jaka eraman beharko dute.


6. Lekua

Arabako Nautiko elkartean. Ulibarri Ganboako Urtegian

7. Estropaden ordena


 09:00-10:00 Izenemateak berretsi.
 1go estropada: 10:00tan k-1 A Infantila mutilak 3000m
 10:05tan k-1 B eta c-1 A eta B infantilak mutilak  3000m

 2. estropada:  10:30tan k-1 A eta k-1 B Infantilak neskak 3000m

Antolatzaileek justifikagarria den edozein arazorengatik aldaketak egiteko eskubidea izango dute.  Hala nola, maila ezberdinetako partaide kopurua, betiere ordu erdi lehenago adierazten bada.

8. Kirol sariak
Mailako eta kategoriko 3 lehenengoek  dominak jasoko dituzte.

Dirulaguntzak egongo dira parte hartzen duten klub guztientzat, partaide kopuruaren eta kilometrajearen araberako izango direnak.

9. Ezbeharren aurrean


Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

10. Piragua desinfekzioa


Zebra muskuiluaren egoera dela eta, txapelketa bukaeran ontziak garbitu behar dira antolaketak jarritako bitartekariekin.

11. Azken oharra


Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskolako Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 dekretuari.
f) Euskadiko Piraguismo Federazioaren araudiak xedatzen duenari.