Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2012/03/23

Meteorologiaren Munduko Egunaren ospakizunarekin bat eginez

Euskalmetek bere lehen globo zunda meteorologikoa jaurti du

Euskal Meteorologia Agentziak, Euskalmetek EAEn lehenengo globo zunda- meteorologikoa jaurti zuen joan den martxoaren 23an, Meteorologiaren Munduko Egunean. Globo Zunda jaurtitzaile berria Bizkaiko Gautegiz-Arteagan dagoen Urdaibai Bird Center-en egoitzan jarri dute. Urdaibai Bird Center hegazti-fauna eta horren habitata ikertu eta babesten lanean ari den zentroa da, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du.

Globo zundaIrratizundaketa zerbitzu berria eskaintzeko, globo zunda bat jaurtiko dute egunero atmosferara. Horrek gure inguruko atmosferaren ezagutza nabarmen hobetzen lagunduko du, lurretik 24 kilometroko altueraraino (gutxi gorabehera) geruza bakoitzaren tenperatura, hezetasuna, presioa eta haizeari buruzko datu interesgarriak eskainiko baititu.

Jose Antonio Aranda Euskalmeten arduradunaren iritzian, “garrantzitsuagoa da atmosferaren geruza ezberdinetan gertatzen dena jakitea lurraren mailan gertatzen dena baino, lurraren mailan dauden milaka eta milaka estazio meteorologikoek informazioa ematen baitute etengabe. Hori dela eta, irratizundaketek etorkizunean gure iragarpenak hobetzen lagunduko digute”.

Miniestazio meteorologikoa

Globo zundaren jaurtigailuaIrratizundaketa meteorologikoa helio gasarekin betetako globo batekin bultzatutako miniestazio meteorologikoaren jaurtiketan datza. Gora egiten duen neurrian, estazio horrek bidaltzen du segundoka tenperaturari buruzko datuak eta gainontzeko informazioa lurrean kokatutako hargailu batera. Horrek informazio guztia batuko du.

Haizeari lotutako aldagaiak kalkulatzeko, zundak GPS sistema bat dauka eta horrek horren kokapen geografikoa adieraziko du etengabe altura bakoitzean, eta horren norabidea eta intentsitatea ere.

Lehen, irratizundaketak eskuz egiten ziren eta bi lagunen artean egin behar zituzten. Euskalmetek aukeratutako sistema, aldiz, guztiz automatikoa da.

Horrela, Gasteizko Euskal Meteorologia Agentziak bidalitako aginduak robot batek interpretatuko ditu, karga-sistema, egiaztapena, puzketa, jaurtiketa eta datuen bilketa martxan jarriz.

Radiosondeo horren beste ezaugarri garrantzitsu bat, eraikin batean (Bird Center) kokatuta dagoela da, normalean, mota honetako azpiegiturak kanpoan egoten dira. Euskalmeten helburua lortutako datu meteorologikoak eta informazioa biztanleen artean helaraztea denez, eraikin hori aukeratu dute.

Horrela, egunero, goizeko 12:00etan, Bird Center-era hurbiltzen diren bisitariek globo zunda baten jaurtiketa ikusi ahal izango dute, eta sistemaren funtzionamendu, erabilera eta helburuen buruzko informazioa jasoko dute.

Mereorologia gelaMeteorologiaren inguruko ikasgela

Globo zundaren jaurtigailuaz gain, Euskalmetek meteorologiaren inguruko ikasgela bat dauka Bird Center-en. 8 metroko diametroa duen beirazko esfera bat da, Kapilduiko radar meteorologikoak duen radomoaren (goiko esfera) erreplika bat.

Bere barruan, multimediazko hainbat sistemen bidez, bisitariek datu meteorologikoak eskuratu ahal izango dituzte eta hegaztien migrazioarekin duten erlazioari buruzko informazioa ere jasoko dute, besteak beste.

Horrela, Euskalmetek eta Bird Center-ek hegaztien migrazioak meteorologia eta klimatologiarekin duten erlazioa ikertzeaz gain, biztanleen esku jartzen dituzte.