Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

IBAIALDE 2019

Argitalpen-data: 

902160138 aztertu@euskadi.eus

 

 

 

 

IBAIALDE 2019 (PDF, 540 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Laginketa Ibaiaren analisia

Ibaiaren ingurumen-egoera aztertzeko materiala DOAN eskatu eta ezagutu zuk aukeratutako ibaiaren kalitatea.

  • Oinarrizko programa: Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, familiei eta 12 urtetik beherakoekin laginketak egin nahi dituzten taldeei egokitutako materialak.
  • Programa Zientifikoa: Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide heziketako ikastetxe, unibertsitateko ikasle, elkarte edo banakako parte-hartzaileei zuzenduta.
  • Izen ematea: Otsailaren 18tik aurrera.
  • Materialen banaketa: Martxoaren 8tik aurrera.
  • Bildutako datuak bidaltzeko epea: Ekainak 21a arte.

Erakusketa Aztertu-Ibaialde

Eraman itzazu zurekin ibaiaren sekretuak gela barrura.

Panel ezberdinez osatutako erakusketa ibiltaria bi astez izateko aukera daukazue, guztiz DOAN.

Erakusketarekin batera edukiak lantzeko materialak bidaltzen dira.

  • Eskaerak: Martxoaren 11tik 14ra. Email bidez datu hauek adieraziz:
    • Zentroaren datuak
    • Arduradun baten izena
    • Zein datetan nahiago zenukete izan?

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.

Prestakuntzako irteera tematikoak

Irakasle eta talde arduradunei zuzendua.

Etorri gurekin Arabako urtegietan zehar ibilbide gidatu bat egitera. Gizakiak guztiz eraldatutako ingurunea ezagutuko dugu, non naturak bigarren aukera bat aurkitu duen.

Laginketa materialen adibide praktiko bat burutuko dugu, Ibaialde kanpaina gertutik ezagutzeko modurik onena.

Irteera guztiz DOAKOA da (topalekurainoko desplazamentua izan ezik) eta bi egun ezberdinetan antolatu da, hoberen datorkizuena aukeratzeko.

  • Datak: Martxoak 15 eta 16 (ostirala eta larunbata).
  • Elkartzeko puntua: Legutioko Kultur Etxea, Dr. Ortiz de Zarate Plaza - 01170 Legutio

Ibaialde Txiki

Ibaia gertutik ezagutzeko aukera paregabea ikastetxetik irten gabe.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloari zuzendutako material dibertigarri hau guztiz DOAN izateko aukera dute ikastetxeek, maileguan, hiruhilabete oso batez.

  • Eskaerak: Martxoaren 4tik 8ra. Email baten bidez datu hauek adieraziz:
    • Ikastetxearen datuak eta kontakturako pertsona
    • Hizkuntza (euskara edo gaztelania)
    • Zein txanda duzue nahiago?

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.

Lehiaketa Ibaialde

Zu bai artista! Erakutsi zer egiteko gai zaren...

  • Gaia: Gure ibaiak
  • Modalitateak: Marrazkia eta argazki digitala
  • Kategoriak:
    • 1. kategoría: ≤ 10 urte
    • 2. kategoría: 11- 15 urte
    • 3. kategoría: ≥ 16 urte

Modalitate eta kategoria bakoitzerako sariak daude.

Anima zaitez!

Lehiaketaren oinarriak (PDF, 187 KB)

Erreka Mari Txotxongiloak

Zaindu ditzagun gure ibaiak, azken lamiaren etxea baitira.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko umeei zuzendua, “Erreka Mari” txotxongilo ikuskizuna ikastetxean bertan eskaintzen da.

Ikuskizunaren prezioaren zati bat ordaindu beharko du ikastetxeak.

  • Eskaerak: Otsailaren 25etik martxoaren 1era. Email baten bidez datu hauek adieraziz:
    • Ikastetxearen datuak
    • Kontakturako pertsona

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.