Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurugela zentroen lan ildoak

Eskolako Agenda 21

Hezkuntza berrikuntza sustatzea helburu nagusia da. Horretarako Eskolako Agenda 21 programa garatzen da.

Programa abiarazteko eta gauzatzeko aholkularitzak honako hauek eskatzen ditu: ikastetxeen hasierako motibazioa proiektuak aurkezteko, premiak aztertzea, prestakuntza berezia burutzea eta aldiroko jarraipena egitea.

Ikerkuntza proiektuak

 
 
 

 

Jasangarritasuna eta Ingurumen hezkuntzako prestakuntza etapa guztietako irakasleei zuzendurik daude, hiru motakoak izanik:

  • Bakarkako prestakuntza, Ingurumen-hezkuntzaren ikuspuntu berrien xedeak irakasleei adierazteko.
  • Eskualdeko prestakuntza, eskualde bakoitzean sumatzen diren irakasleen beharrei erantzuteko.
  • Ikastetxeetako prestakuntza, klaustroei edo irakasle talde zabalei zuzendurikoak, ingurumen-hezkuntzazko proiektuak praktikan ipintzeko.

 

Urtero ospatzen ditugun Ingurumen-Hezkuntzako Topaketak, irakasleen eta Ingurumen-hezkuntzan diharduten beste eragileen esperientziak trukatzeko izaten dira.

 

Ingurumenaren egoeraren arazoak ezagutzea, kontzientzia hartzea eta ardura suspertzea dira sentsibilizaziorako programaren helburuak.

Azken aldaketako data: