Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa. Eskolentzako Programa Didaktikoak
Ezaugarri nagusiak
Bizkaiko Meatzealdeak eskaintzen duen baliabide didaktiko ugariei esker, eskola-programa ezberdinak burutu daitezke. Programa bakoitzak bere helburuak eta lan gaiak ditu, baina guztiek egitura berbera dute:
- Ikustaldi bakar batean egiten dira.
- Peñas Negras-eko lantaldeko kideon ustez, programa horiek Unitate Didaktiko baten zati gisa landu behar dira. Horregatik, Interpretazioko Zentrora joateko eguna hartu eta gero, irakasleei material didaktikoa helaraziko zaie, irteera aldez aurretik ikasgelan lan dezaten. Orobat, Interpretazioko Zentrora etorritakoan, ikasleei ere lan koaderno bana emango zaie, azaldutako gaiak idatz ditzaten, eta, berriro ikasgelara itzulitakoan, irteeran zehar behatutakoa eta aztertutakoa hobeto barnera dezaten.
- Ondoz ondoko lau jardueraz osatuta daude, eta aukeratutako programarekin lotutako edukiak aztertzen eta lantzen dira horietan. Hona hemen jarduerak:
- Ibilbide didaktikoa.
- La Arboleda meatze gunea.
- Paisaia karstikoa.
- PEÑAS NEGRAS Ingurumen Interpretazioko Zentroa.
Ordutegiak
PEÑAS NEGRAS Zentroak zenbait ordutegi eskaintzen du, era guztietako ikastetxeek etortzeko aukera izan dezaten.
1. ORDUTEGIA (10:00etatik 16:00etara)
Ordutegi guztien artetik osoena da. Honako jarduera hauek barne hartzen ditu: meatze ustiapeneko eremuan zehar ibilbide didaktikoa eta La Arboleda auzora bisita. Gainera, paisaia karstikoa eta PEÑAS NEGRAS Ingurumen Interpretazioko Zentroa bisitatzen dira.
2. ORDUTEGIA (10:00etatik 14:00etara)
Aukera honek jarduera hauek barne hartzen ditu: meatze ustiapeneko eremuan zehar ibilaldia eta La Arboleda auzoa eta paisaia karstikoa ikusi eta ezagutzea.
3. ORDUTEGIA (10:00etatik 13:00etara)
Ordutegi hau aukeratzen dutenek jarduera hauek egingo dituzte: meatze ustiapeneko eremuan zehar ibilbidea eta La Arboleda auzora bisita.
Oharrak
Oso garrantzitsua da honako ohar hauek kontuan hartzea, aukeratutako programa didaktikoari ahalik eta onurarik gehien ateratzeko.
-
PEÑAS NEGRAS Zentroa ekipamendu publikoa da (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpekoa da). Eskainitako jarduera guzti-guztiak doakoak dira. Bisita egingo duen ikastetxeak, beraz, garraioaz eta janariaz besterik ez du arduratu beharko. Gogoratu behar da, Eusko Jaurlaritzak, urtero, diru-laguntzak ematen dituela honelako ekintzak burutzeko.
-
Ikustaldi bakoitzean 40 lagun izango dira gehienez.
-
Ikasleek boligrafoa edo arkatza ekarri beharko dute, lan koadernoa osatu ahal izateko.
-
Jarduera gehienak kanpoan egitekoak direnez, jantzi erosoa, zira eta mendiko oinetakoak ekartzea komeni da.
-
Etortzeko bi modu daude: garraiobideren bat alokatzea edo Larreinetako funikularra erabiltzea