AZTERTU NATURA
- 747429933
- aztertu@euskadi.eus
- www.euskadi.eus/aztertu
- NATURA 2023/2024 – EGUTEGIA (PDF, 340 KB) ekintza guztiekin
- NATURA IKERKETA (PDF, 438 KB) aukeratutako ekosistemaren ikerketa, biodibertsitatea eta egoera ekologikoan harreta berezia jarriz (eskaera epea irekita)
- ARIN-ARIN ERBIAREN ABENTURAK (PDF, 319 KB) antzerki saioa txikienei zuzendua (plaza AGORTUAK)
- NATURA TXIKI (PDF, 941 KB) HH eta LHrako materiala maileguan (eskaera epea itxita)
- FORMAKUNTZA IRTEERA (PDF, 1 MB) (2024/04/12): ezagutu NERBIOI IBAIAREN JAUZIA Aztertu Programaren eskutik. Aldi berean, NATURA kanpainako materialak eta ekintza-proposamenak ezagutuko ditugu.
AZTERTU NATURAk Euskadiko ekosistema adierazgarrienak ezagutarazi eta aztertu nahi ditu, biodibertsitatean eta kontserbazio-egoeran arreta berezia jarriz.
Kostaldeko eta ibaietako ekosistemak dira (hondartzak, ibaiak, hezeguneak, padurak, dunak), eta orain arte AZTERKOSTA eta IBAIALDE kanpainen estalduratik kanpo geratu diren beste batzuk, hala nola basoak (artadiak, hariztiak, pagadiak), mendiko larreak, sastrakak, etab.
AZTERTU programaren bidez, gure lurraldeko naturagune babestuak ezagutarazi eta ikusarazi nahi ditugu. Horregatik, Aztertu Naturaren jarduera eta material askok Euskadiko babes-figurei begiratuko diete (Natura 2000 Sarea, Parke Naturalak eta Biotopoak, besteak beste).
AZTERTU NATURA kanpaina gure lurraldeko ekosistema esanguratsuenak ezagutzeko interesa duen pertsona edo kolektibo orori zuzenduta dago. Parte-hartzaileak bakarkakoak edo talde antolatuak izan daitezke, hala nola ikastetxeak, aisialdiko taldeak, elkarte ekologistak, kirol-kolektiboak, etab.
Azken aldaketako data: