Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Konposatu organiko hegazkorrak (KOH) igortzen dituzten instalazioen izapideak

Deskribapena


117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioak honako betebeharrak dituzte:

- Konposatu Organiko Hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan izena-ematea. 1/2013 Dekretuak konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroa ezartzen du, eta erregistro hori 183/2012 Dekretuak xedatutako ingurumenean eragina duten jardueren erregistroaren barruan dago.

- Erregistro horretan eragina izan dezaketen instalazioaren aldaketak jakinarazi behar dute.

- Urtero, martxoaren 31a baino lehen, disolbatzaileen urteko adierazpena bidali behar dute. 117/2003 Errege Dekretuak ezarritako emisioen gehienezko muga-balioak eta baldintzak bete dituztela adierazteko.

Izapide guzti horiek IKS-eeM plataforma informatikoaren bidez egiten dira.


Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan alta eskatzea

Instalazioak 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinak jasotako jardueraren bat egiten badu, eta jarduera hori egiteko disolbatzaileen kontsumoa II. eranskinak ezarritako kontsumo-atalasea baino handiagoa bada, instalazio horrek konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroan eman beharko du izena.

IPPC instalazioa izanez gero, erregistroan izena emango du, ingurumen-baimen bateratua bideratzearekin batera.

 


Disolbatzaileen urteko adierazpena

117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioen titularrek dekretu horrek ezarri dizkien betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko behar dituen datuak eman beharko dizkiote Ingurumen Sailburuordetzari.

Aurreko urte naturaleko datuak bidali behar dira. Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroko instalazio guztiek disolbatzaileen kontsumoen taula beterik bidaliko dute urtero,baita atalasera heldu ez badira ere. Atalasa gaindituz gero, horrez gain bidali behar dituzte disolbatzaileen kudeaketa plana(k) edota emisioan gutxitzeko sistema(k) eta datuak azaltzeko memoria.


Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan aldaketak jakinaraztea

Prozedura honetan jakinarazi beharreko aldaketak, 117/2003 Errege Dekretuaren 2. artikuluko aldaketez gain, honako hauek dira:

  • 117/2003 ED eremuko beste jarduera bat egiten hasteko.
  • Disolbatzaileen kontsumoa II. eranskineko goiko kontsumo atalera igotzeko.

Bestelako aldaketak urteko disolbatzaileen kudeaketa adierazpenan jakinaraziko dira eta EZ prozedura honetan:

  • Jarduera batzuk egiten dituen inskribatutako instalazio batek jarduera horietatik bat egiten uzten duenean.
  • Emisioak konfinatzeko eta iragazteko sistemen eta ekipoen beste aldaketa batzuk. Kasu horietan urteko disolbatzaileen adierazpenarekin erantsiko dira jarritako ekipoen ezaugarriak eta horien eraginkortasunari buruzko agiriak.

Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan baja eskatzea

Erregistroan instalazioa baja emateko urteko disolbatzaileen kontsumoaren jaitsiera ez da behin behinekoa izan, baizik eta behin betikoa, esaterako, aldaketak lehengaietan, prozesuetan edota instalazioetan.

Nori dago zuzenduta


117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazio guztiak; horretarako, honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Instalazioan 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinak jasotako jardueraren bat egitea, eta
  2. Jarduera hori egiteko disolbatzaileen kontsumoa II. eranskinak ezarritako kontsumo-atalasea baino handiagoa izatea. (Disolbatzaileen kontsumoa kalkulatzeko, erabili kontsumo taula. (Hori betetzeko, hartu kontuan disolbatzaileen kontsumoa betetzeko Gidak emandako azalpenak).

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • 94 405 29 81 eta 945 01 69 62

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan alta eskatzea: 0121801
  • Disolbatzaileen urteko adierazpena: 0121802
  • Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan aldaketak jakinaraztea: 0121803
  • Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan baja eskatzea: 0121804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


IKSeeM aplikazioan eskaera egiteko ezkerreko menuaren atal honetan sartu behar duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta KOH: Erregistroan izena ematea prozedura aukeratu behar dituzu.

DMA Gida: Airearen inguruko izapideen eskaera

 

Disolbatzaileen urteko adierazpena


Martxoaren 31 baino lehen aurkeztu behar da

IKSeeM aplikazioan eskaera egiteko ezkerreko menuaren atal honetan sartu behar duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIREsektorea eta KOH: Disolbatzaileen urteko adierazpena.

E-DMA GIDA DISOLBATZAILEEN URTEKO ADIERAZPENA

Dokumentazioa aurkeztea


 IKSeeM aplikazioan eskaera egiteko ezkerreko menuaren atal honetan sartu behar duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta KOH: Jardueraren aldaketa prozedura aukeratu behar dituzu. 

e-DMA Gida: Airearen inguruko izapideen eskaera

 

 

Dokumentazioa aurkeztea


 IKSeeM aplikazioan eskaera egiteko ezkerreko menuaren atal honetan sartu behar duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta KOH: Erregistroan inskripzioa indargabetzea prozedura aukeratu behar dituzu. 

e-DMA Gida: Airearen inguruko izapideen eskaera