Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Berotegi Efektua Eragiten duten Gasen Emisioen Inbentarioak

Xehetasunak

Berotegi Efektuko Gasen Inbentarioak bilatzen du datu baliagarri eta konparagarriak lortzea haiek gutxitzeko estrategiak ezarri eta monitorizatzen laguntzeko.

2002-2020 Garapen Jasangarriaren Euskal Estrategiaren jomugetako bat da atmosferarako kaltegarriak diren gasen emisioa mugatze eta, hartara, Kyotoko Protokoloan finkatutako helburuak lortzen laguntzea.

2002an, berotegi efektuko gasen Euskadiko lehenengo inbentarioa egin zen: 1990-2000 urteak hartzen ditu. Ordutik, urtero egin dira inbentarioak.