Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Salgaien errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak


Egitura atal kudeatzailea

Garraio Zuzendaritza


Xedea

1.– Agindu honen xedea da: Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien arloko elkarte profesional eta enpresarialei, horien federazio eta konfederazioei, eta kooperatiben federazio eta konfederazioei 2009an laguntzak emateko deialdia egitea.

2.– Agindu honetan jasotako ondorioetarako, garraioko enpresa edo-eta profesionalek osatzen dituzten eta helburu gisa garraio arloaren interesak ordezkatu eta defendatzea duten elkarteak hartuko dira errepideko garraio arloko elkarte profesional eta enpresarialtzat.


Nori Zuzendua

1.– Agindu honetan araututako laguntzak eskatzeko, aurreko artikuluan adierazitako elkarteek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) 2007ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik legez eratuta egotea.
b) Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
c) Errepideko garraioaren arloko interes sozio-ekonomikoen defentsa eta ordezkaritzarekin lotuta egotea elkartearen helburua.
d) Irabazteko xederik ez izatea.
e) Jarduketa-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea eta Erkidegoko hiru lurralde historikoetan egotea, 2007ko urtarrilaren 1aren aurretik hasita.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.                                                                              
g) Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea kentzen dion zigor-bideko edo administrazio-bideko zehapenik ez izatea, eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ez izatea.

h) Erantzukizunpeko adierazpena, Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzen dela adierazten duena, batez ere, euskal herri-aginteek emandako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuei buruz 2.3 artikuluan ezarritakoari dagokionean, eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez izateari dagokionean.

2.– Aurreko paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko batasun, federazio edo bestelako erakundeetan sarturik dauden elkarteek eska ditzakete laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko ordezkaritzak eragindako gastuak ordaintzeko.


Diru kopurua

1.– 2009. urtean lagundu ahal izango diren gastuak eta laguntzen gehieneko mugak ondoko hauek dira:

a) Garraio-lanean jarduteko baldintzak, eta garraio arloko baldintza sozio-ekonomikoak sustatu eta hobetzeko diren azterlan edo jarduera esperimentalak egiteko direnak.
Diru-laguntza, gehienez ere, gastuen %50ekoa izango da.
b) Garraioei buruzko erkidegoko, estatuko nahiz atzerriko azoka eta erakustaldietan parte hartu eta horrelakoak antolatzeko.
Diru-laguntza, gehienez ere, gastu horien %50ekoa izango da.
c) Elkartearen jarduerak eta garraioarekin zerikusia duten albisteak sustatu eta hedatzeko elementuetarako direnak.
Diru-laguntza, gehienez ere, gastu horien %50ekoa izango da.
d) Honako gastu orokor hauek:

- Langile-gastuak, kaleratze eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik.                                                               - Garraio publikoan egindako bidaia-gastuak.                                                                                                                    - Errentamenduak eta kanonak.                                                                                                                                       - Entitate eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak.                                                   - Aseguruak.                                                                                                                                                                  - Komunikazioak.                                                                                                                                                           - Bulegoko materiala, fotokopiak eta inprenta.                                                                                                                    - Hornikuntzak.                                                                                                                                                               - Beste entitate batzuetako kide izateagatiko kuotak.

Diru-laguntza, gehienez ere, gastu horien %50ekoa izango da.

2.– Pertsona bakar batek ezin izango du sekula 100.000 euro baino gehiagoko laguntza jaso.

 


Araudia

ehaa


Harremanak norekin

Francisco Javier Rivas Domínguez. Tlfno zkia: 945-019 721

Marisa Madinabeitia Rivarés. Tlfno zkia: 945-019 715


Erantsi beharreko agiriak

Eskabidea, elkarte eskatzailearen legezko ordezkariak sinaturik, ondoko agiri hauekin batera aurkeztu beharko da (jatorrizko agiriak nahiz kopiak aurkeztu ahal izango dira, baina kopiak izanez gero, organo aginpidedunak egiaztatu beharko ditu lehenbizi):

a) Elkarteak ekonomia-ekitaldian burutu dituen edo burutu nahi dituen jarduera eta ekimenei buruzko memoria zehatza, hirugarren puntuan aurreikusitakoari jarraikiz lagun daitezkeen gastuak azalduko dituena. Memoria horretan, ondoko zertzelada hauek guztiak jasoko dira: jarduerak burutzeko datak, giza-baliabideak (langileak) eta baliabide materialak (lokalak, bulegoak, etab.), elkartekideen edo bazkideen kopuru eta zerrenda, ekitaldirako sarrera eta gastuen aurrekontua, helburu bererako lortutako diru-laguntzak, Garraio eta Herri Lan Sailaren jarduerekin izandako lankidetza, eta laguntzaren premia eta zenbatekoa ebaluatzeko baliagarriak izan daitezkeen gainerako kontu guztiak, II. eta III. eranskinetan datozen ereduen arabera.
b) Eraketa-aktaren kopia eta administrazio-organo eskudunak ikus-onetsitako estatutuen kopia.
c) Estatutuak gordailu gisa dituen erregistroko arduradunak luzatutako ziurtagiria, inskripzioa indarrean dagoela egiaztatzeko.
d) Elkartea batasun, federazio edo bestelako erakunderen batean sarturik dagoela egiaztatzen duen agiria, hala bada.
e) Zerga-identifikazioko txartelaren fotokopia.
f) Elkartea zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela frogatzen duten agiri gaurkotuak.
g) Laguntzez baliatzeko erabakiaren hitzez hitzeko kopia ziurtatua.
h) Eskatzailearen, pertsona nahiz entitatearen, adierazpena, honako hauek jasotzen dituena: ez zaiola diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea kendu zigor-bideko edo administrazio-bideko ezein zehapen bidez, eta ez duela horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik. Adierazpena IV. eranskinean datorren ereduari jarraituz egingo da.

i) Erantzukizunpeko adierazpena, Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzen dela adierazten duena, batez ere, euskal herri-aginteek emandako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuei buruz 2.3 artikuluan ezarritakoari dagokionean, eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez izateari dagokionean. (Eredua IV. eranskinean dator).


Eskabideak Aurkezteko Epea 2009/08/05- 2009/10/06
Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Garraio Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

-Agindua argitaratzea

-Eskabideak eta agiriak jasotzea

-Agirien gaineko okerrak zuzentzea

-Diru-laguntzen esleipena

-Ordainketa


Egitura Atal Ebazlea

Garraio zuzendaria


Ebazteko epea

Agindua indarrean jarri eta sei hilabeteko epean.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

06/08/2009