Etxebizitza
Aurkezpena
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren politikak EAEn etxebizitza eskuratzeko dagoen arazo larriari irtenbidea ematen laguntzea du helburu. Autonomia Erkidegoan egoerari buruzko diagnostikoak erakusten duenez, herritarren % 90etik gora dira merkatuko egungo prezioetan etxebizitzarik eskuratu ezin dutenak. Eta prezio horiek eragin dute, neurri handi batean, alokairuan jartzeko etxebizitzen parkea etxebizitza guztien % 10etik beherakoa izatea. Dakigunez, etxeen eta familien tamaina txikiagotzen ari da, eta immigrazioa gora doa. Egungo biztanle-kopuruak bere horretan jarraitzen badu, 107.000 etxebizitza berri inguru beharko dira 2010. urtera bitartean (hau da, 13.000 urteko).
Horretarako, Gobernuko beste hainbat arlorekin eta alderdi politikoekin, aldundiekin, enpresekin eta kreditu-erakundeekin lankidetzan dihardu Etxebizitza Sailak. Herritarrak, etxebizitzaren arazoaren salaketan eta irtenbidean alderdi aktibo eta hartzaile diren heinean, gure ekimen guztien protagonistak eta jasotzaileak dira.