Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak

[Lehiatu Berria 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea.

Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak.

2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak (aurreko Lehiatu Arrantza)

4. Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak Informazio xehatua

    Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

  • Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak Informazio xehatua

    Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

    Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

  • Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak Informazio xehatua

    Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Kontserbak, Erdikontserbak, Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak, Gazituak, ketuak, aurrez aurrekozinatutako arrainak, Aurregosiak, Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa, Arraina oinarri duten produktuen prestakuntza (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)

    Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Handizkariak jatorrian, euren produktuak, batez ere, euskal portuetan deskargatzen dituztenak (biltegiratzea hozkailuak ez direnetan, hozkailuan biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.), Destinoko handizkariak (hozkailurik gabeko biltegiratzea, hotzeko biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.)

    Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

     

  • Euskal autonomia erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak Informazio xehatua

    Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

    Onuradun izateko, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2914 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat —mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2914 Erregelamenduak—, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunen betebeharrak Informazio xehatua

    1. Diruz laguntzen diren inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan izena emandako ekoiztegi batean egitea edo erregistro horretan sar daitekeen ekoiztegi berri bat sortzeko egitea.

    2. Diruz laguntzen diren inbertsioak egiten hasi ez izana eskaera aurkezten denean, obra zibila egiteko proiektuaren ordainsariei eta makinen ordainketari dagokienez izan ezik. Eskakizun hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu, in situ.

    3. Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.

    4. Baldin eta ekoiztegi berri bat sortzeko obra zibila egiteko egiten badira inbertsioak, proiektua ebaluatzeko unean, inbertsioa egiteko beharrezkoak diren lur eta higiezinen jabetza, alokairua edo gozamena izatea eta obra zibila egiteko beharrezkoak diren emakida eta baimenak eskatuta izatea.

    5.Baldin eta abian dagoen ekoiztegi batean obra zibila egiteko egiten badira inbertsioak, obra egiteko beharrezkoak diren baimenak eskatu izana eta ekoiztegia abian egoteko beharrezkoak diren baimenak izatea.

    6.Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.

    7.Enpresak krisialdian ez egotea, Estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

    8. Inbertsioek Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) —dagokionean, inbertsio bakoitzak ingurumenean duen eragina ebaluatuko da, aurrez—, baita higiene-araudia eta
    inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.

    9. Txosten tekniko ekonomiko bat eranstea inbertsio-proiektuei, haien bideragarritasunari buruzkoa.

    10. Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, eros ahalmenarekin bat etortzea.

    11. Administrazio publikoei eta erakunde publiko edo pribatuei diruz lagundu daitekeen gastu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu zaien ala ez jakinaraztea eta, baiezkoan, eskuratu egin den ala ez jakinaraztea.

    12. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruan, haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean dagoen ala ez jakinaraztea.

    13. Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor penal edo administratiborik jarri ez izana, eta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, sexu-bereizkeriagatik barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenarekin bat.

    14. Konkurtsorik eskatu ez izana, prozeduraren baten kaudimengabe deklaratu ez izana, konkurtsoren baten ez izatea, salbu eta hitzarmen bat eraginkor bihurtu, esku-hartze judizialen baten ez izatea edo desgaiturik ez izana Konkurtsoaren uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-epea amaitu ez delarik.

    15. Administrazioarekin egindako edozein hitzarmenen gaineko ebazpen irmorik eragin ez izana.

    16. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona fisiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez izatea Kargu publikoen interes gatazkak eta jokabide-kodea arautzen duen ekainaren 26ko 1/2014 Legeko kasuetako baten, edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren Legeak erregulatutako kargu hautetsietako edozein izatea.

    17. Arauz paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralderen baten ez izatea egoitza fiskala.

Aurrekontuko zuzkidura
7.535.744 €
Prestazio ekonomikoa

Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak: 1.063.829 euro

Prestazio ekonomikoa

Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak: 1.200.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak - 740.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak - 5.531.915 euro

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Finantzatzen duen erakundea
  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen eskabidea
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen  baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa ekarpena

    Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrzioak ez eskatu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (71. artikuluan)

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

     

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

     

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

     

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.


    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

     

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Miguel Angel Osua
Telefonoa: 945 01 97 10
Faxa: 945 01 97 01
E-maila: ma-osua@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea
82002