Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIX. edizioa (2023)
AURKEZPENA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Zirkuitua hemeretzigarren ediziora iritsi da proposamen zabal eta kalitatekoarekin, bai programari dagokionez eta bai parte hartzen duen udalerri-kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIX. Edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Alegria-Dulantzi, Urkabustaiz, Vitoria-Gasteiz, Zigoitia, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berriz, Bilbo, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Santurtzi, Sopela, Andoain, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errrenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Duela hemeretzi urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Bilakaera etengabea izan da urteetan zehar. Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 69 koreografia, 134 emanaldi eta 52 konpainia izan ditu. Beste horrenbeste esan dezakegu parte hartzen duten herriei buruz: lehen edizioan 4 izan ziren eta gaur egun 38 dira.
Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
"Gernika"
- Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa [Getxo]
- 20:00
- 2024(e)ko Maiatzak 4
Dantza
"Rom Herria: Dantza ikusgarria"
- Jai Alai [Donibane Garazi ]
- 4an: 20:30 5ean: 17:30
- 2024(e)ko Maiatzaren 4(e)tik 2024(e)ko Maiatzaren 5(e)ra
Dantza
Dantzari Txiki Eguna 2024
- [Ibarra]
- 2024(e)ko Maiatzak 4
Dantza
"De Sheherazade
- Baluarte Auditorioa [Pamplona/Iruña]
- 19:30
- 2024(e)ko Maiatzak 4
Dantza
Verdini Dantza Taldea: "Gure aztarna, gure oihua"
- Baztartxo Udal Antzokia [Azkoitia]
- 18:00
- 2024(e)ko Maiatzak 5
Albisteak
2024/05/03
2024(e)ko Maiatzak 4(e)tik 2024(e)ko Ekainak 3(e)ra
Azkoitiko Udalaren dirulaguntzak 2024an kultur eta aisialdi jarduerak egiteko
2024(e)ko Maiatzak 4(e)tik 2024(e)ko Ekainak 3(e)ra
Azkoitiko Udalaren dirulaguntzak 2024an kultur jarduera puntualak egiteko
2024(e)ko Maiatzak 2(e)tik 2024(e)ko Ekainak 21(e)ra
2024/05/02
Aukeratu dituzte udazkenean Ipar Eszena Bidean parte hartuko duten 15 konpainiak