Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "217/2008 Dekretua, abenduaren 23koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 928
  • Xedapen-zk.: 217
  • Xedapen-data: 2008/12/23
  • Argitaratze-data: 2009/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.b) artikuluak ezartzen duenaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak atzeman dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuan, euskarazko testuan (2008ko abenduaren 26ko EHAA, 247. alea). Beraz, dagokion zuzenketa egin behar da.

Hitzaurreko 3. paragrafoan, honako hau dioenean:

ahalbidetu egingo erkidegoko araudia herritar gehiagok ezagutu ahal izatea.

Honako hau esan behar du:

ahalbidetu egingo du erkidegoko araudia herritar gehiagok ezagutzea.

1.b) artikuluan, honako hau dioenean:

argitaratu egin badira.

Honako hau esan behar du:

argitaratu egin behar badira.

1.c) artikuluan, honako hau dioenean:

argitaratu nahi dituzten iragarkiak ere.

Honako hau esan behar du:

argitaratu behar dituzten iragarkiak ere.

3 artikuluan, honako hau dioenean:

hartarako eskumena aitortua edo baimena dutenek edo baimenduak izan direnek,

Honako hau esan behar du:

hartarako eskumena aitortua dutenek edo baimena dutenek,

2 artikuluan honako hau dioenean:

Dokumentuaren hasieran bere edukia edo hartzen duen forma juridikoa aurreratzen duen idazpurua azalduko da. Dokumentuaren amaieran, berriz, xedapen hori non eta noiz eman den, eta nork sinatzen duen -izena eta kargua- jasoko da.

Honako hau esan behar du:

Dokumentuak bi hizkuntza ofizialetan bidaltzen badira, artikulu honetako 1. paragrafoan aipatu langileei dagokie bi bertsioak egiaztatu eta baliozkotzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.