2018ko EAEko ehiza azterketen deialdiak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Egitura atal kudeatzailea
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko azterketarako deialdia egitea.
2. deialdia
Eguna: 2018ko ekainaren 16an
Ordua: 10:00etan
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea (Sarrikoko Fakultatea),Blanco Garrido eraikina. Lehendakari Agirre 83 (Bilbo)
Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.
Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira.
Nori Zuzendua
Hamalau urtetik gorako pertsonei. Adin hori beteta izan eta 18 urte bete ez dituztenek legezko ordezkariaren baimena eduki behar dute.
AraudiaEbazpena, 2017ko abenduaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, ehizatzeko gaitasun azterketetarako deialdia egitekoa 2018 urterako.
2/2011 Legea, martxoaren 17koa, Ehizarena.
Harremanak norekin
Jesus Saez de Heredia eta Esther García de Garayo
Telefonoa: 945 01 96 57
Faxa: 945 01 63 10
E-maila: j-saez@euskadi.eus | e-ggarayo@euskadi.eus
Azterketa egunean hurrengo dokumentazio aurkeztu beharko da:
- Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketa egiteko 10 euroko tasa ordaindu izanaren ordainagiria.
- Identifikazio dokumentu bat (NAN, AIZ, Pasaportea edo Erkidego-Identifikazioa) aurkeztu behar da. Identifikazio dokumentuak egiaztatu behar du izena eman duen pertsonak eta azterketa egingo duena berbera dela.
- NANrik ez daukaten adingabekoek beren nortasuna behar bezala frogatzen duen dokumentazioa aukeztuko dute.
Dagokion tasa
10,89 euro.
Eskabideak Aurkezteko Epea2. deialdia: 2018ko apirilaren 23tik, maiatzaren 25era arte.
Eskabideak aurkezteko lekua
On line egingo dira eskabideak, interneten bidez, pauso hauek emanez:
1. Eskabide on-line ireki
2. Dagokion eskabide eredua bete.
3. Azterketari dagokion tasa (10 euro) ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak, inskribatzeko amaiera-data baino lehen.
Tramiteen deskripzioaEz dira azaltzen
Egitura Atal Ebazlea
Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria
Ebazteko epea
EHAAn argitaratu eta hiru hilabete ondoren.
Isilbidearen OndorioakEz dagokio
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Bestelako Agiriak
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako egitaraua
Ehizaren liburua - azterketaren gida
Ehiza Jasangarriari buruzko azterlana (Euskadiko Ehiza Federakuntzak)
Oharrak
Ez dago
AbisuaEsta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
Azken aldaketa
09/04/2018