G2030

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Esango genuke bereziki egiteko moduetan dela berritzailea proiektu hau. Proiektu honek ikuspegi integral eta sistemikoa bereganatzen du. Prozesua erronka bat identifikatzetik abiatzen da; erronka horrekin erlazionatuta egon daitezkeen pertsona edo eragileak identifikatzen ditu, ikuspegi anitz eta sistemikoak kontuan izanik; eragile guzti horiek elkarrekin harremanetan jartzen ditu, ko-sorkuntza prozesuen bitartez; eta erronka eta misioari sistemikoki erantzungo dion ideiak garatzea du helburua. Azken batean, egiteko moduetan eragiten du, mentalitate eraldaketa sakonak sustatuz.

Atxikitzen zaion plana

Ekimen hau Arantzazulab-ek sustatutako ko-sorkuntza ekosistemako diru-laguntzen ondorioz sortutako proiektua da. 2022. urteko diru-laguntzetara Maraka, Apitropik eta Ko-garri erakundeek aurkeztu zuten proiektua hautatua izan zen.

Galdakao 2030 hainbat ikuspegi barnebiltzen dituen esperimentazio eta ko-sorkuntza-proiektua da, hala nola, misioetan oinarritutako ikuspegia, diseinu estrategikoa, diseinu parte-hartzailea, agertokietan oinarritutako diseinua, etab. Egungo erronka konplexuei eragile ezberdinen lankidetzaren bitartez erantzutea ezinbestekoa delakoan sortu zen proiektua.

Helburua Galdakaoko eragileekin batera lan egiteko modu berriak eraikitzea izan da, gobernantza-eredu berriak sortzea. Era berean, erronka konplexuei erantzuteko ideia berritzaileak sortzeko bide berriak probatu ditu proiektu honek.

Eremua

Proiektu hau Mariana Mazzucatoren ideia batetik abiatzen da, alegia, misioetan oinarritutako berrikuntza. Ideia honen oinarrian honakoa dago: erronka konplexuei erantzuteko ezinbestekoa dela misio inspiragarriak ezartzea, gizarteko eragile ezberdinak inplikatuko dituenak. Azken batean, helburua eragile publiko, pribatu eta komunitarioak harremanetan jarri eta elkarren artean ideia berritzaileak sortzea da. Ideia hau Galdakaon lurreratzea izan da proiektu honen helburua.

Horretarako, prozesuak 3 fase ezberdin izan zituen:

• Misioa definitzea: Kasu honetan bi misio definitu ziren Galdakaoko udaleko teknikari eta ordezkari politikoekin batera.

• Misio bakoitzeko ko-sorkuntza prozesuak abiatzea: Misioak definituta bertara heltzeko ideia berritzaileak sortzea izan zen helburua. Horretarako, Galdakaoko herritar eta eragileekin ko-sorkuntza saioak burutu ziren. Ideia horiek udaleko teknikariekin partekatu eta landu ziren, beren bideragarritasuna aztertzeko.

• Ideiak partekatzea: Behin ideia horiek sortuta, herritarrei aurkeztu zitzaien eta aste beteko erakusketa baten bitartez herritarren ekarpenak jaso ziren. Ahalegin berezia egin zen herriko komunitate ezberdinak bertara gerturatzeko.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Emaitza ukigarri konkretuak bi misio eta bertara iristeko 5 ideia berritzaile Galdakaoko eragile eta herritarrekin batera ko-sortzea izan da. Misioen ikuspegiari jarraiki, sortutako ideiak eragile ezberdinak protagonista eta sustatzaile egiten dituen ideiak dira.Sustatzaileen artean udala ikus dezakegu, baina baita herriko ikastetxeak, gazteen dinamizaziorako enpresak, musika eskola, kirol elkarteak, etab.

Emaitza ukiezinen artean esango genuke nagusiena Galdakaon sortutako narratiba berri bat izan dela. Alegia, misioetan oinarritutako ko-sorkuntza prozesuak elkarrekin lan egiteko ikuspegi berri bat zabaldu duela esango genuke, proiektuak ezberdinen artean garatzeko ikuspegi berri bat. Herri politiken definizioan baino, elkarrekin eta elkarren arduraz sortzen ziren ideia eta proiektu berritzaileak garatzea izan da helburua, eta imajinario kolektiboan filosofia hori barneratu dela esango genuke.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Galdakaoko herriko eragile eta norbanako ezberdinak

Lurraldea: Bizkaia

Denboraldia: 2022

Informazio gehiago: G2030: Galdakao etorkizunera begira (bideoa)

Kategoriak: Bizarte ongizatea, Kultura, Komunitatearen Garapena, Hezkuntza, Energia, Gobernanza, Igualdad, Medio ambiente, Urbanismo, Beste: Aniztasuna

Fasea: Diseinua eta Plangintza, Hasiera eta garapena