Pedro Azpiazu Sailburuak, Bruselan, 2021-2028 urte anitzeko finantza esparrurako euskal proposamenak defendatuko ditu

Argitalpen-data: 

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua martxoaren 19an eta 20an Bruselan, Euskadik EBren etorkizuneko ikuspenari dagokionez duen jarrera azaldu eta defendatu du, 2021-2028 Urte Anitzeko Finantza Esparrua zehazteko testuinguruan (orain negoziazio-fasean dago). Eusko Jaurlaritzak bere posizioa ezarri zuen, dimentsio soziala, lehiakorra, munduari irekia, jasangarria, federala eta maila anitzeko benetako gobernamendua oinarri izanik.

Lehenengo bileran, Corinna Cretu Eskualdeko Politikako Komisarioaren Kabineteko buruarekin egin dena, Europako Egitura eta Inbertsio Funtsen inguruko gaiak eta Euskadik Europako sareetan duen parte-hartzea aztertu dira, eta Euskadik, Kontzertu Ekonomikoari esker -Europak aitortzen eta babesten du sistema hori, 2008tik- autonomia fiskala duen eskualde gisa dauzkan errekerimenduak planteatu dira.

Bigarren bileran, Europako Batzordeko Aurrekontuen zuzendari nagusiarekin egin dena; sailburuak berarekin sakondu ditu egungo eta etorkizuneko Europaren aurrekontuak zehazteko euskal proposamenak. Aldi berean, Parlamentuko Aurrekontuen Batzordeko presidentearekin; aurrekontuaren, legeriaren eta politikaren arloko gaiak azalduko zaizkio.

Hau une oso garrantzitsua da, hurrengo Urte Anitzeko Finantza Esparrua zehazteko. Hiru faktorek izango dute horretan eragina, aurreko negoziazioetan izan ez direnak: 1) Btik Erresuma Batua irtetea; horrek aurrekontua 13.000 eta 15.000 M/€ bitartean murriztuko du urtean; 2) Egungo sistemari malgutasun handiagoa emateko beharra, lehentasun berriei aurre egiteko, besteak beste, errefuxiatuen krisiari, krimen antolatuaren mehatxuari eta terrorismoari eta defentsa-politikari; 3) Europako ekonomia berreskuratzeko testuingurua.

   

Informazio gehiago