Gora egin du Euskadiko kalitateko edarien ordezkaritzak ProWeinen, munduan dagoen nazioarteko ardo azokarik garrantzitsuenean

Argitalpen-data: 

Martxoak 18 eta 20 bitartean Düsseldorf hiri alemaniarrak ProWein ardo eta edarien nazioarteko azoka hartuko du, zeina ardogintzaren sektorean munduan egiten den hitzordurik garrantzitsuena baita.

Nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, 39 euskal upategiren baterako asistentzia antolatu du, HAZI Fundazioko laguntzarekin, 140.000 euroko inbertsioa eginez.

ProWein azokaren edizio honetan, Euskadik enpresen ordezkaritza gehiago edukiko du: Arabako Errioxako 27 upategi, Arabako Txakolinaren 2 upategi, Bizkaiko Txakolinaren 2 upategi, Getariako Txakolinaren 7 upategi eta Vodka destilategi bat. Arabako Errioxako upategien presentziak gora egin du, baina batez ere Txakolindegienak egiten du gora; izan ere, urtetik urtera, ardo horiek garrantzia hartzen ari dira bai azokaren gunean bertan, bai edarien nazioarteko merkatuan.

   

Informazio gehiago