Euskal partaidetza sendotua Creative Europe-n Kultura Lankidetza proiektuen deialdian.

Argitalpen-data: 

Creative Europe sektore kultural eta sortzailea, eta kultura lankidetza bultzatzen duen Europako Batzarraren programa da. Creative Europe-k bai zinema eta ikus-entzunezko arloetan, europar-mailako plataforma eta sare sorkuntzan, itzulpen literarioetan eta baita europar lankidetza proiektuetan finantziazio aukerak eskaintzen ditu.

Azkeneko deialdi honek europar lankidetza bultzatzen duten proiektuak finantzatzen ditu. Finantzaketaren bidez nazioarteko mailan sektore kultural eta sortzailea indartzea, lan kultural eta sortzaileak nazioartean hedatzea, berrikuntza eta sormena bultzatzea eta publikoaren garapena sustatzea bilatzen du.

Deialdiaren finantziazioa 41,5 milioi eurokoa da guztira. 530 proposamen aurkeztu ziren deialdi honetara eta hauetatik 101 aukeratuak izan dira finantziazioa lortzeko.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren bulegoaren laguntza eta jarraipenarekin, 4 euskal erakunde parte-hartzaile daude aukeratutako proiektuen artean. Lehenengo finantzaketa mailan (COOP1), Teatrako Teatro Elkartea eta Hotzmuga Animación daude parte-hartzaile bezala, eta bigarren mailari dagokionez, Teatro Paraíso Sal eta Deustuko Unibertsitatea (COOP2).

Teatrako Teatro Elkarteak “SHIFT KEY” proiektuan parte hartuko du. Honek 199.407€ jasoko ditu nazioarteko jaialdi sare bat sortzeko. Hortzmuga Animación S.L-ri dagokionez, “MAUERSPRINGER” (hormak saltatzen) proiektuan hartuko du parte, adierazpen artistiko berriak eta Europako kaleetako antzerkietan parte hartzea bultzatzeko helburuarekin. Guztira, 199.662€ jasoko ditu proiektu honek.

Bestalde, Teatro Paraíso Sal-ek “MAPPING” proiektuan izango du partaidetza. Programa honek 1.998.000€-ko laguntza jasoko ditu lehenengo urteetako arte eszenikoen estetikaren mapa bat marrazteko. Halaber, Deustuko Unibertsitateak audientziaren garapena eta Europako erakunde kulturalentzako estrategiak sortzea helburu duen proiektuan murgilduta dago, 1.154.723,32€-ko laguntzarekin.

Arrakasta honek, aurreko deialdikoekin batera (2014an 5 euskal erakundek Europako finantzaketa lortu zuten), Euskadiren inplikazioa europar finantzaketa duten proiektuetan sendotzen du eta bere partaidetzaren ibilbide luzea adierazten du.

Hemen aurki ditzakezu ebazpenak (23/07/2018):

 

 

*COOP1: Proiektu buruzagi bat duten proiektuak eta behintzat beste bi bazkidek haien egoitza legala behintzat hiru herrialde desberdinetan dutenak eta Kulturaren azpi-programan parte hartzen dutenak, Europar Batasuneko finantziazioa 200.000€ baina gutxiagokoa izanda.

**COOP2: Proiektu buruzagi bat duten egitasmoak eta behintzat beste bost bazkidek haien egoitza legala behintzat sei herrialde desberdinetan dutenak eta Kulturaren azpi-programan parte hartzen dutenak, Europar Batasuneko finantziazioa 2.000.000€ baino gutxiagokoa izanda.