Argitalpen-data: 2014/12/12

Euskal kulturaren sektoreak europar finantziazio mardula eskuratu du bere proiektuetarako, Creative Europe Programaren bitartez

Euskal kultura eta sorkuntza sektoreak modu positiboan kokatu da europar proiektuetan, 2014ko Creative Europea/Kultur Lankidetza Programaren deialdien bidez eman zaion europar finantziaziori esker. Creative Europe Programaren helburuak dira: Europako kultura eta hizkuntza aniztasuna babestea, eta Europako kultura aberastasuna sustatzea. Gainera, Europako zirkuituetan mugitzeko ikus-entzunezko ekoizleek duten potentzialtasuna ere bere helburuen artean du.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren bulegoaren laguntza eta jarraipenarekin, euskal bazkideak dituzten 5 europar proiektuk europar finantziazioa lortu dute, lankidetza kulturaleko proiektuak Europako beste bazkide batzuekin abiatzeko; horren bidez, proiekzioa eman eta aukera berriak eskaintzen zaizkie euskal kulturari eta sormenari.

Donostian dagoen Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoa, programa honek Europa guztian dituen 41 bulegoetako bat da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak eta Europar Batasunak erdi bana finantzatzen dute. Bulego hau, programan parte hartu nahi duten euskal eragileei informazioa eta aholkularitza emateko puntu gisa egiten du lan: zuzeneko informazio pertsonalizatua ematen du, edo aurkezpen jardunaldiak antolatzen ditu. Euskal eragileentzat bazkide europarrak bilatzeko bitartekaritza lana ere burutzen du Euskadiko bulegoak. 2014an zehar bulego honek ia 500 kontsulta erantzun ditu, eta aholkularitza pertsonalerako 73 saio eskaini. Datu hauei Euskadik Bruselan duen Delegazioak artatu dituen 74 kontsultak gehitu behar zaizkie.

Euskal bazkideei finantziazioa:

Europar finantziazioa –Creative Europe Programak eskala handi eta txikiko lankidetzarako egindako deialdien bitartez- euskal bazkide hauei eman zaie:

Creative Europe 2014 Programaren Deialdia – Eskala txikiko lankidetza proiektuak (1. kat.): https://eacea.ec.europa.eu/sites/eacea-site/files/1-1-coop_category_1_selected_projects_incl_partners_en.pdf. 37 proiektu europarretatik, 1 euskal bazkideekin

/"International Young Makers in Action" nazioarteko proiektua:
- euskal bazkidea: Teatrako Teatro Elkartea
- proiektuaren osoko finantziazioa:200.000 €

Creative Europe 2014 Programaren Deialdia – Eskala handiko lankidetza proiektuak (2. kat.): https://eacea.ec.europa.eu/sites/eacea-site/files/documents/1-1-coop-cat-2-selected-projects-incl-partners.pdf. 21 proiektu europarretatik, 4 euskal bazkideekin

/Proiektua: "Community as Opportunity- Creative archives and users network":
- euskal bazkidea: Bizkaiko elizaren histori artxiboa (AHEB-BEHA),
- proiektu osoaren finantziazioa: 1.990.078 €

/Proiektua: "Small size, performing arts for early years"
- euskal bazkidea: Teatro Paraiso
- proiektu osoaren finantziazioa: 1.995.000 €

/Proiektua: "Corpus - European network for performance practice"
- euskal bazkidea: Gatzipeko Kultur Elkartea
- proiektu osoaren finantziazioa: 612.298,90 €

/Proiektua: "CORNERS - turning Europe inside out"
- euskal bazkidea: Fomento (Donosti2016)
- proiektu osoaren finantziazioa: 1.283.001,82 €

Bestetik, Europa Cretiva MEDIA azpiprogramara aurkeztutako proiektuek ere 1,5 milioi euro eskuratu dituzte jaso dituzte diru-laguntzatan, 2014an