Europako Iparraldeko herrialdeekin harremanak sendotu ditu Emakundek berdintasun estrategien inguruan

Argitalpen-data: 

Emakundek New Yorken ospatu den Emakumeen egoerari buruzko Mundu Konferentziaren 62 edizioan CSW62an parte hartu du Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideekin batera. Berdintasunaren inguruan mundu mailan antolatzen den bilkura handienetakoa da CSW, eta bertan biltzen dira urtero munduko gobernu ezberdinetako ordezkariak, Gobernuz kanpoko erakundeak, Nazio Batuetako kideak diren beste erakunde batzuk, eta sektore pribatuko beste hainbat. Bertan, urtero aztertzen da emakume eta neskatoek munduan bizi duten egoera.

Euskal ordezkaritza Eusko Legebiltzarreko presidentea; Legebiltzarreko Mahaiko kideak; Emakundeko Zuzendaria; eta Estatu Batuetan Euskadiko ordezkariak osatu dute, eta aukera paregabea izan da mundu mailako Gobernu ezberdinetako Berdintasun erakundeekin eta arduradunekin hartu emana izateko, bereziki Europako iparraldeko herrialdeetako Gobernu eta erakundeekin.

Hala, Iparraldeko Herrialdeetako ministroen kontseiluak antolatutako ekitaldi batean parte hartu dute eta Finlandiako, Suediako eta Norvegiako arduradun politikoekin egon dira. Emakume eta gizonen arteko soldata arraila, berdintasunean oinarritutako hezkuntza eta aitatasun baimen besterenezinak izan dira bilera hauetan mahai gainean egon diren gaietako batzuk.

   

Informazio gehiago