Basque Cybersecurity Centre-k Europako erreferente bihurtu du Euskadi zibersegurtasun arloan

Argitalpen-data: 

Joan den urriaren hasieran sortu zenetik, Basque Cybersecurity Centre (BCSC) - Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak oinarri batzuk jarri ditu euskal herritarren eskubideak babesteko eta erantzuna emateko enpresen eta euskal industriaren lehiakortasun eta berrikuntza gaitasunaren zibersegurtasun-mehatxuei. Eusko Jaurlaritzak  Euskadiko esparru publiko eta pribatuetan zibersegurtasunaren kultura handitzeko daukan konpromisoaren emaitza da Basque Cybersecurity Centre.

Sortu zenetik hiru hilabete igaro direlarik, BCSCn lanean ari dira Javier Diéguez zuzendaria eta zibersegurtasun-operazioetako hiru ingeniari, eta euskal zentroak dagoeneko lortu ditu jendaurrean aurkezteko moduko muntadun aurrerapen batzuk bere jardun-arloan, hau da, zibersegurtasun arloko teknologiak aplikatzea Industrian, Prestakuntzan eta nazioarteko harremanetan. Hain zuzen, datozen hilabeteetan CERT zentro homologatua izango da FIRST sarearen barruan, hots, gertakari informatikoei erantzuteko lantaldeen munduko foro garrantzitsuenean, eta horrek Europako erreferente bihurtuko du Euskadi zibersegurtasunaren arloan.

Hala, BCSC dagoeneko hainbat ekintza garatzen ari da, zeintzuen helburua baita Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila zibersegurtasun-teknologiak industriari aplikatzeko orduan, topagune bilaka dadila tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat eta zuzendu ditzala tokiko zein nazioarteko lankidetzako ekimen publiko-pribatuak.

BCSC hainbat ekintza gauzatzen ari da zibersegurtasunarekiko kontzientzia sortu eta handitzeko euskal gizartean, eta, negozio-aukera berriak sustatzeko euskal enpresa eta industriarentzat, zibersegurtasun-teknologiak eramango dituelako 4.0 Industriara.

Helburuak azpimarratzea bezain garrantzitsua da esatea BCSC ez dela, eta inoiz ez dela izango, zibersegurtasun-industriaren lehiatzailea, eta ez duela inbadituko antolakundeen azpiegitura pribatua. Era berean, ez ditu bikoiztuko jadanik eskura dauden zerbitzuak, baizik eta lagundu egingo die euskal gizartera zabaltzen.

Informazio gehiago