Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/06/08

Ehizak 300 milio euro sortzen ditu urtero Euskadin jarduera zinegetikoari buruzko lehen ikerketa sozioekonomikoaren arabera

Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioak (FUNCASBIOD) bideratutako lan honen arabera, Euskadin 38.000 pertsonak ehiza jardueran aritzen dira. Ehizak 300 milio euro, hoietatik 250 Euskadin geratzen direnak, eta 1.850 lanpostu sortzen ditu urtero.

Sortu berria den Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioak (FUNCASBIOD) aurkeztu du gaur Jarduera zinegetikoaren eragin sozioekonomikoa Euskadin lehen ikerketa. Ondorio nagusien artean, nabarmendua da ehizak 300 milio euro sortzen dituela urtero lizentzia administratiboetan, txakurren zaintzan, ekipamendu eta materialan edo berriztapenean. Batazbesteko, ehiztari bakoitzak 4.726 euro gastatzen ditu urte batetan.

Ikerketaren aurkezpenean Fundazioaren patronoak, Miguel Lazpiur presindentea buru bezala, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailbuordea, Bittor Oroz, eta HAZI Fundazioaren zuzendaria, Asier Arrese, egon dira.

Oroz sailburuordearen hitzetan “ikerketa honen argitalpenari esker lortzen dugu ehiza jarduera gizarteratzea, ekintza arduradun eta ingurumenarenarekin konprometitua eta Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzen duena bezala”.

Ikerketa osoa ikusi

Presentación del Estudio de impacto socioeconómico de la actividad cinegética en el País Vasco